Karpa jarri nahi duten ikastetxeei ezetz erantzun die Bilboko Udalak

  • Bilboko zortzi ikastetxek karpa jartzeko eskaera egin diote Udalari. Pandemia dela-eta, herri ugaritan karpez hornitzen ari dira ikastetxeak, egun euritsuetan ere aire zabalean aritzeko; Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dizkie gainera udalei karpa hauek. Baina Bilboko Udalak ezetz esan die eskaera guztiei, ez du karparik nahi ikastetxeetan. “Argi dago hezkuntza komunitatearen eskaerak ez direla Udal honen lehentasun”, kritikatu dute BIGE Gurasoen elkartetik.


2021eko martxoaren 01an - 12:24

Eusko Jaurlaritzak udalentzat urtero bideratzen dituen dirulaguntzetan, kontzeptu berri bat aurreikusi du aurten: ikastetxeetan karpak jartzea, pandemia garaiotan ahal den heinean kanpoaldea aprobetxatzeko. Kostuaren %90 finantzatuko du Jaurlaritzak, eta aukera baliatzen ari dira herri ugaritako udalak, baina Bilbokoak ez du onartu aterpea izateko hainbat eskolak adierazi duten beharra (Indautxuko eskola, Pagasarribide, Santutxuko Luis Briñas, Atxuriko ikastetxea, Deustuko ikastola, Juan Manuel Sanchez Marcos eskola…). Teknikoki ez dela bideragarria, patioan karpak jartzea arriskutsua izan daitekeela bestelako ekintza batzuentzat, eskaerak ez daudela pandemiaren beharrekin lotuta, Jaurlaritzaren dirulaguntzetara ezin dituela eskaerak bideratu… argudiatu dute Udaletik.

Umeen ongizatea jokoan

Oso kritiko agertu da oposizio politikoa: pandemia garaian ikastetxeak albo batera utzi izana eta “denari ezetz esan” baina alternatibarik ez aurkeztea leporatu diote udal gobernuari. “Aukera galdua da, pandemia ostean ere aterpe falta bera izango dutelako ikastetxe askok Bilbon. Dagoen beharra agerikoa da, baina garbi dago familien eta hezkuntza komunitatearen eskaerak ez direla Udal honen lehentasun. Umeen ongizatea dago jokoan”, adierazi digu BIGE Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkarteko koordinatzaile Reyes Lengaranek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Pantailarik gabeko aisialdiari ekin diote 1.553 ikaslek Ipar Euskal Herrian

Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]


2024-05-13 | ARGIA
Beskoitzeko ikastola eraikitzeko baliatuko da Herri Urratsen jasotako dirua

Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


Eguneraketa berriak daude