"Kapitala ala bizitza" jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon

  • “Kapitala ala bizitza”, hori da Komite Internazionalistak erakundeak maiatzaren 27tik 31ra antolatu dituen jardunaldien izenburua. Ekitaldi guztiak Zirika! Herri gunean (Erronda Kalea, 12, Bilbo) izango dira, iluntzeko 19:00etan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 21an - 08:35

Hurbildu nahi duen edonorentzat irekiak diren jardunaldi hauetan, egungo kapitalismoaren aurkako borroka-mota ezberdinak entzuteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera eskaintzen dute. Besteak beste, Europar Batasunaren estrategia desmuntatzeko proposamenak, multinazionalen papera gure bizitzan edota Bizkaiko egoitzetako langileen borroka.

Horretarako gonbidatu desberdinak ekarri dituzte: Josep Manel Busqueta, ekonomilari eta idazle katalana, "Taifa" Ekonomia Kritikoaren Mintegiko kidea; Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzilaria eta adimen artifizalaren aukeren eta arriskuen inguruko ekintzaile kritikoa da ere; Andy HigginbottomLondoneko Kingston Unibertsitateko nazioarteko politika, giza eskubideen eta justizia sozialeko irakaslea. Azken honek honako gaietan hainbat artikulu argitaratu ditu: esklabotza Afrikan, tamilen aurkako genozidioa Sri Lankan, inbertsioa Latinoamerikan eta dependentzia, inperialismoa eta megaproiektuak, meatzaritza Hegoafrikan eta imperialismo britaniarra, besteak beste.

Euskal Herritik bertatik Onintza Irureta, “Argia”ko kazetaria, hizkuntza eta feminismoaren inguruko hainbat artikuluren egilea eta 378 egun iraun zuen grebaren Bizkaiko egoitzetako langileen testigantzak jasotzen dituen “Berdea da more berria" liburuaren egilea. Azkenik, OMAL (Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan)erakundearen eskutik “Zer egiten dute multinazionalek zu lo zauden bitartean?”izenburupean hiru dokumental labur ikusi eta ondoren eztabaidatzeko aukera egongo da.

Ekitaldi guztiak Zirika! Herri gunean (Erronda Kalea, 12, Bilbo) izango dira 19:00etan.

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komite Internazionalistak
2018-04-15 | Jabi Zabala
Ahilan Waradarajah eta Viraj Mendis
"Negoziazioak ondo badoaz, Mandela bihur zaitezke, baina gerra galtzen baduzu, zure bila etorriko dira"

Askatasun Tigreak gerrillaren amaiera izan zen 2009ko maiatzeko sarraskia. Sri Lankako armada sinhalarraren garaipenak amaiera eman zion de facto independentea izan zen Tamil Eelam-eko estatu saiakerari. Genozidioa ere izan zen hura, Viraj Mendis eta Ahilan Waradarajah... [+]


Bost arrazoi Hewlett Packardi boikota egiteko

Hewlett Packard (HP) munduko informazio teknologia enpresarik handienetarikoa da. Denbora luzez Pentagonoaren hornitzaile militarra izan da; eta ordenagailuak, inprimagailuak eta beste hainbat informatika-produktu saltzen ditu munduan.


Eguneraketa berriak daude