“Kalitatezko sistema” lortzeko neurriak eskatu ditu Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak

  • Elkargoak kezka adierazi du Lehen Mailako Arretak EAEn bizi duen egoerarekin eta profesionalen lan baldintzekin, eta sistema berrantolatzeko beharra azpimarratu du. Eusko Jaurlaritzari hiru esparrutan neurriak hartzea eskatu dio; agendaren autokudeaketa, kudeaketa horizontala eta biztanleriarekiko lana. 


2023ko apirilaren 13an - 11:16
Azken eguneraketa: 15:33

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak Lehen Mailako Arretak Gipuzkoan nahiz EAE osoan bizi duen egoerarekin eta profesionalen eta gaixoen beharretara egokitzen den “kalitatezko sistema” bat lortzeko neurriak behar direla esan du asteazkenean ohar batean, Lehen Mailako Arretaren egunean.

Elkargoak kezka adierazi du profesionalek bizi dituzten lan baldintzekin, eta salatu du askok “ondoez psikikoa” pairatzen dutela. Horretarako, osasun arloko agintariei eskatu die “neurri egonkorrak” hartzeko lanean jar daitezela eta osasun zentroek bizi duten egoera aldatzeko: “Arrisku larrian jartzen da gure osasun sistema publikoa, kalitatezko arreta eta gaixoen segurtasuna”. Azpimarratu du hartzen diren neurriak oinarrian dauden arazoak konpontzera bideratu behar direla eta “denboran iraunkorrak izatea ezinbestekoa” dela.

Era berean, Elkargoak baieztatu du duela bi hilabete Lehen Mailako Arretaren inguruko proposamen dokumentua bidali ziela Osasun sailburuari, Osakidetzako zuzendari nagusiari eta Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, baina ez duela erantzunik jaso. 

Elkargoak Eusko Jaurlaritzari neurriak eskatu dizkio

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak hiru esparruetan neurriak hartzea eskatzen du Eusko Jaurlaritzara bidalitako dokumentuan.

Batetik, ekintzen kopurua mugatzea edota ataza bakoitzeko denborak errespetatzea eskatu du, agenda eta Leuzemia Unitate bakoitzaren autonomia eurek antolatzeko. Bestetik, barne komunikazio eraginkorragoaren beharra azpimarratu du, kudeaketa horizontala izateko. Horretarako, Unibertsitatean Leuzemiari buruzko ezagutza arloa sortzea esaktu du eta profesional medikuak haien ondoezaren arraoziak ulertuz, modu hurbilagoan tratatuak izan beharko luketela adierazi du. Azkenik, eskatu dute profesionalei entzuteko eta lan jardunean sumatzen diren "aspertura, nekea eta motibaziorik eza konpontzeko neurri egokiak hartzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Jaioberrien orpo-probak 14 gaitz bilatuko ditu aurrerantzean EAEn, antzeman daitezkeen 50 gaitzetatik oraindik urrun

Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


Eguneraketa berriak daude