Santa Graziko gazteak dira aurten maskaradaren emaile. Santagraztarrei 1994an egokitu zitzaien azkeneko aldiz zeregin hori; egokituko zaie berriz etorkizunean? Horri buruzko zalantza zabaldu dute Santa-Grazi elkarteko lehendakari Laurent Chübürüren adierazpenek. Zuberoa osoaren termometroa ote Santa Grazi?
Herrian euskara galtzen ari dela-eta, aurtengoa izan liteke Santa Grazik maskarada ematen duen azkeneko aldia. Hala esan zuen Laurent Chübürük urtarrilean, aurtengo maskaraden egutegia aurkeztean. Duela 40 urteko 500 biztanleetatik oraingo 200etaraino mehetu da Pirinioei itsatsitako herri txikiaren populazioa. Biztanleriaren hein berean egin du atzera euskarak. 1968an ehunetik 95 ziren euskaldunak; 2011n, transmisioaren kateak begi gutxi ditu hausteke, eta eskolan frantsesa baizik ez da.
Santa Grazin gazte gutxik daki euskaraz, eta horrek kolokan jartzen du maskarada, Chübürüren ustez. Maskarada dantza baino gehiago baita. Mintzatzezko parteak baitira maskaradaren arima. Kabanaren pherediküa, kauteren etengabeko jarioa, buhaumeen erregearen mintzaldia, kerestuen nagusiaren eta Pitxuren solasaldia... Euskaraz dira horiek denak.
Baina Zuberoa osoan ari da euskara gibeleratzen, ez Santa Grazin soilik. Maskarada arriskuan da? Galdera horrekin joan gara herrialdeko errealitatea ongi ezagutzen duten zenbaitengana, eta Chübürürengan baino baikortasun handiagoa aurkitu dugu, egoera samurra denik inork defendatzen ez badu ere. “Maskarada nahi bezain erraz ezin antolatzea ez da oraingo kontua”, diosku Xiberoko Botzako Titika Rekaltek, “zeren Santa Grazikoa ez da kasu berezia, herri gehienena da”. Aurtengo diferentzia da, Rekalten ustez, norbait ausartu dela publikoki esatera. Baikor ageri da, nolanahi, Rekalt. “XIX. mendean ere esan zuten pastoralek ez zutela beste 50 urte iraungo...”.
Maskarada, sintoma eta arma aldi berean
Jean Bordaxar Sohütako ikastolako lehendakaria da, eta zuberotar kulturaren ezagule fina. Hura ere baikortasunez mintzatu zaigu: “Chübürük aipatutako arriskua herri denetan bada, baina ni optimista naiz”. Bordaxarren ustez, maskaradak erakusten du lehenik euskararen flakezia, baina euskara suspertzeko arma ere bada. “Maskaradari esker jende askok hartzen du kontzientzia behar dela euskara ikasi, eta seme-alabei irakatsi”. Sohütako ikastola talaia paregabea da euskararekiko atxikimendua neurtzeko, eta handik ikusten duenak baikor izatera darama Bordaxar: “Orain umeak dituzten gero eta gazte gehiagok hartzen dute kontuan euskara. Ume horiek emanen dute bost edo hamar urte barru maskarada beren herrietan”.
Bestalde, Titika Rekaltek gogorarazi nahi luke maskarada bizi daitekeela euskaldun gutxiagorekin, mutil gutxiagorekin bizi ahal izan den bezala. “Beti topatzen ahal da modus vivendi bat. Aurtengo Kabanak, esaterako, ama du Santa Grazikoa, aita Barkoxekoa eta bera Garindainen bizi da. Agian eginen dira maskaradak ez herriko seme-alaba peto-petoekin, baizik eta han-hemengoak gonbidaturik. Eta azken batean, maskaraden egiteko lau euskaldun behar dira, ez besterik: Kabana, Pitxu, buhameen jauna eta kerestuen nagusia”.
Entzuleak ere komeni, ez dezagun ahantz.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]
Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.
Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]
Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.