Junckerren politika neoliberala salatzeko mobilizazioa Bilbon

  • Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako kideek deituta, elkarretaratzea egin da Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean. Jauregi barruan, euskal erakundeetako hainbat ordezkarirekin batera –Iñigo Urkullu lehendakaria barne–, Jyrki Katainen Europako Batzordeko lehendakariordea egon da eta EH Bilduko legebiltzarkideek hitzaldia eten diote.


2015eko otsailaren 26an - 08:51
Azken eguneraketa: 13:37
Juncker Planak eta TTIPek herritarren eta herrien eskubideak murriztuko dituzte, protestaren deitzaileen esanetan. (Arg.: JR Mariño).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
EH Bilduko legebiltzarkideek hitzaldia eten duten unea. (Arg: Dani Maeztu)

Europako Batzordeak abian jarri duen Citizens' Dialogue (Herritarrekin Solasaldiak, itzulpen librean) ekimenaren barruan etorri da Katainen Euskal Herrira. Izan ere, ekimenari hasiera emateko aukeratu duten hiria Bilbo da.

Enpleguaz, ekonomia suspertzeaz eta inbertsioez hitz egitera eta, batez ere –EBk iragarritakoaren arabera–, gai horiei buruz herritarrek esateko dutena entzutera etorri da Katainen.

Herritar horietako zenbaitzuek, behintzat, jauregiaren kanpoaldetik adierazi diote Kataineni gai horiez, eta oro har Europako Batzordearen politikaz, zer iritzi duten.

“Juncker Planaren oinarri garrantzitsuena sektore pribatua izaki, bertan jasotako neurriak onartu eta aplikatzeak enpleguaren galera, haren prekarizazioa, herri-sektoreen pobretzea eta sektore publikoaren pribatizazio prozesu handiagoak areagotu besterik ez du egingo”, adierazi du Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainak, prentsa ohar baten bidez.

Deitzaileen esanetan, bai Juncker Planak bai TTIPek herritarren eta herrien eskubideak murriztea ekarriko dute, eta babesa ahulduko dute osasun eta ingurumen arloetan, besteak beste. Haien ustez, Jyrki Katainen Bilbora bidali duena ez da Europako Batzordea, Troika baizik.   


TTIP/TAFTA kanalean gehiago
2016ko azaroaren 10
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.