Juncker Europaren blindatzea prestatzen ari da mugetako polizia berria sortuz

  • Europako Batzordeko presidenteak proposatu duen mugetako polizia honek bi helburu izango ditu: migratzaileen etorrera kontrolatzea eta, politikoki, atzerritarren aurkako eskuin muturreko jarrerak apaltzen saiatzea.


2018ko irailaren 12an - 12:33
Jena Claude Juncker (Argazkia: wikimedia commons)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jean Claude Junckerrek Europar Batasunaren egoeraren inguruko bere azken diskurtsoa irakurri du. Migrazioan zentratu du hitzaldia eta azpimarratu du Europa ez dela gai izan arazo horri aurre egiteko. Bere aginte amaierarako migrazio politika baten oinarriak ondo planteatuta utzi nahi ditu, hainbat saiakeraren ostean ez baitu lortu.

Mugetako polizia berria sortu nahi du migratzaileen sarrera ekiditeko. 10.000 kideko mugetako polizia izatera irisi nahi du 2020rako. Polizia honek aurrekontu propioa eta autonomia operatiboa izango du.


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.