Joxemi Zumalaberen omenezko jardunaldiak, haren heriotzaren 20. urteurrenean

  • Joxemi Zumalabe Goenaga (Donostia, 1950-1993) kazetari eta euskalgintzako eragilea hil zela 20 urte beteko dira hilaren 12an. Hori dela eta, haren izena daraman fundazioak Zumalaberen omenezko jardunaldiak antolatu ditu, gertuko lagunekin eta senideekin elkarlanean. Urtarrilaren 8tik 13ra bitartean egingo dira Donostian, Andoainen eta Larraitzen.


2013ko urtarrilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Joxemi Zumalabe, artxiboko irudian (ARGIA)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beste hainbat gairen artean, herri mugimenduak, kapilalismoaren gabeziak eta euskal esparru komunikatiboa izango dituzte hizpide parte hartzaileek. Haien artean daude Miren Aranguren (Emagin), Paul Nicholson (EHNE), Mertxe Larrañaga eta Iñaki Antiguedad (EHU), Iñaki Soto (Gara) eta Iban Arregi (Berria).

Joxemi Zumalaberi buruz (ARGIA.com)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Eguneraketa berriak daude