Joxemi Zumalabe Goenaga (Donostia, 1950-1993) kazetari eta euskalgintzako eragilea hil zela 20 urte beteko dira hilaren 12an. Hori dela eta, haren izena daraman fundazioak Zumalaberen omenezko jardunaldiak antolatu ditu, gertuko lagunekin eta senideekin elkarlanean. Urtarrilaren 8tik 13ra bitartean egingo dira Donostian, Andoainen eta Larraitzen.
Beste hainbat gairen artean, herri mugimenduak, kapilalismoaren gabeziak eta euskal esparru komunikatiboa izango dituzte hizpide parte hartzaileek. Haien artean daude Miren Aranguren (Emagin), Paul Nicholson (EHNE), Mertxe Larrañaga eta Iñaki Antiguedad (EHU), Iñaki Soto (Gara) eta Iban Arregi (Berria).
Joxemi Zumalaberi buruz (ARGIA.com)