Josu Bereziartua eta Amaia Aranzabal goimendizaleak omenduko dituzte Zumaiako Flysch Trail lasterketan

  • Bereziartua azpeitiarra eta Aranzabal bergararra mendian egindako ibilbideagatik omenduko dituzte urriaren 3an, Flysch Trail lasterketa bukatzean. Bereziartua zortzimilako sei mendi egina da, eta Aranzabal, berriz, 8.000 metroko mendi bat igo zuen lehen euskal emakumea izan zen.


2021eko ekainaren 30an - 13:26
Azken eguneraketa: 15:30
Josu Bereziartua 1992an

Zumaiako Flysch Trail mendi lasterketaren hamabigarren edizioa egingo dute datorren urriaren 3an, eta probaren antolatzaileak hasi dira dagoeneko prestaketa lanekin. Gainera, lasterketaren gaineko hainbat xehetasun eman dituzte dagoeneko: horien artean Josu Bereziartua eta Amaia Aranzabal mendigoizaleak omenduko dituzte egun horretan.

Lasterketaren eguna baliatuko dute azpeitiarra eta bergararra omentzeko; izan ere, proba bukatzean, 13:00etan, egingo diete omenaldia biei. Bereziartua zortzimilako sei mendi egina da –lehena, Cho Oyu 1992an; Everest 1992an; Shisha Pangma 1996an; 2003an Gasherbrum I eta Gasherbrum II; eta azkena, Nanga Parbat 2005ean–; eta Aranzabal, berriz, 8.000 metroko mendi bat igo zuen lehen euskal emakumea izan zen –Cho Oyu mendia igo zuen, 1992ko irailean–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alpinismoa
2021-05-30 | Jon Torner Zabala
Mendizaletasuna: Moda berrien erritmoan

"Eseri lasai” idatzi du norbaitek, Larre eta Ipuliño artean dagoen egurrezko eserlekuan, Uzturreko mendilerroan. Intentzio-adierazpena. Duela hamar bat urtetik, eta gogotik estutu gaituen pandemia zerriaren erdian bereziki, mendia arnasgune bihurtu da geroz eta... [+]


SOS Himalaia fundazioa: hamar urte zortzimilakoen itzalean bizi direnei laguntzen

Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen omenez sorturiko fundazioak hamar urte bete ditu eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Belaguan asteburuan. Besteak beste, ospitale bat, eskola bat eta umezurtzentzako etxe bat eraiki dituzte urteotan Nepal, India eta... [+]


80ko hamarkadako latak Pirinioetan: zabor biltzaile baten bidaia gure mendietan

Pirinioak alde batetik bestera ari da gurutzatzen Rafael Sanchís aktibista valentziarra uda honetan, eta bidean topatzen dituen zaborrak berekin eramaten ditu: egunean kilo erdi eta kilo bat hondakin artean, gehiago ezin: “Gutxi dirudien arren, gauza askoren zatitxo... [+]


Hemeroteka
Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan

ARGIAk 100 urte bete dituela eta, gure hemerotekatik berreskuratutako harribitxiak kontatzen aritu gara Euskadi Irratian Eguberritako asteotan. Atzera eta aurrera aritu gara bidaia kronologikoan eta azkeneko saioan mendiari heldu diogu. Izan ere, 2018ak albiste tristea utzi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude