Joseba Tapiak jasoko du aurtengo Adarra Saria

  • Joseba Tapiak jasoko du aurten Donostia Kulturak ematen duen Adarra Saria. Ekainaren 21ean egingo dute ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du ondoren Lasarteko musikariak.


2022ko apirilaren 06an - 15:58
Argazkia: Dani Blanco

Jose Joaquin Forcada Forki kazetariak, Auria Etxeandia EGOko komunikazio arduradunak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika ataleko teknikariak osatutako Aholku Batzordeak aho batez erabaki du aurtengo Adarra Saria Joseba Tapiari ematea.

Saria ematerako orduan kontuan hartu dute Joseba Tapiaren ibilbide luzea, moldagarritasuna –era askotako estiloetan eta musikari handi askorekin frogatu baitu bere musika-bikaintasuna–, herri-musikaren ondarea kontserbatu eta zabaldu izana, eta hainbat eta hainbat pieza berri konposatu izana, bai eta akordeoiak askotariko musika-ingurune eta giroetan duen gaurkotasuna frogatu izana ere.

Musikaren Egunean, ekainaren 21ean, 19:30etan izango da sari-emate ekitaldia, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Donostiako alkate Eneko Goiak emango dio saria, Donostia Kulturaren izenean.

Ekitaldiaren ostean Egon edo ez egon disko berria aurkeztuko du Tapiak, taldekide ugariz inguratuta: Nerea Erbiti (ahotsa), Olaia Inziarte (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Iñigo Telletxea (gitar apala), Iker Uriarte (jazbana), Jexux Aranburu (teklatua), Ion Celestino (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ibon Irixoa (saxofoi tenorra) eta Mixel Ducau (saxofoi altua).

Apirilaren 28an Victoria Eugenia antzokian kontzertua ematekoa zen Tapia, eta horren ordezkoa izango da ekainekoa. Sarrerak salgai daude jadanik, 18 euroan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, urtero euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati omenaldia egiteko. Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Anari, Berri Txarrak, Kepa Junkera eta Amaia Zubiria izan dira aurreko sarituak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adarra Saria
2022-06-12 | Kepa Matxain
Joseba Tapia
"Moderno aitzakian erdara hobesten dugu"

Egon edo ez egon bakarkako bederatzigarren diskoa argitaratu du Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1964). Horri buruz solas egitekoak ginela iritsi da berria: aurtengo Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak, bere ibilbide oparoaren aitortza modura. Elkarrizketaren fokua zabaldu dugu,... [+]


Adarra saria jasoko du Berri Txarrak taldeak

Ekainaren 21ean izanen da ekitaldia. Kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian


Anariren kontzertua Adarra sari-ematean
Bizitza hegaldatzeko ahala

Ekainainaren 21ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainitako kontzertuaren kronika.


2018-06-22 | Nahia Ibarzabal
Anari Alberdik Adarra Saria jaso du

Musika munduan egin duen kalitatezko ibilbidea aitortuz Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak ostegunean.


Eguneraketa berriak daude