argia.eus
INPRIMATU
Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat
  • Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat izan zen.

Irutxuloko Hitza @irutxulo BeƱat Parra @parrabenat 2025eko abuztuaren 25

1943an Donostian jaioa, gazte murgildu zen antzerkian, Conchita Montes konpainiaren eskutik. 1966an egin zuen debuta zineman, Pedro Lazagaren Posición avanzada filmean. Pedro Olearen Días de viejo color filmarekin (1968) lortu zuen ospe gehiago, eta beste hainbat lanetan parte hartu zuen hurrengo urte eta hamarkadetan.

Hala ere, kameraren atzean egindako lanarengatik nabarmendu zen, bereziki, Gorospe. Hainbat obra eta erakundetan ekoizpen eta bestelako lanetan aritu zen urte luzez, baita ardura postuetan aritu ere, Euskal Herrian zein Espainian. Horrela, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat izan zen 1978an, Peio Aldazabal, Juan Jose Almueda, Jose Luis Basoco eta Nestor Basterretxearekin batera, besteak beste.