ARGIA.eus

2021eko azaroaren 28a

Jose Luis Zumeta margolaria hil da

  • Jose Luis Zumeta Etxeberria margolari usurbildarra hilik aurkitu dute etxean ostegun honetan, 81 urte zituela. GAUR taldeko kidea, Ez Dok Amairun ibilia, Mikel Laboaren azalen egilea, hainbat afixa ezagunena, Artzeren xoriak marraztu zituena… Ezin da ulertu 60ko hamarkadatik honako euskal kulturaren iruditeria Zumetaren lana aintzat hartu gabe.

ARGIA @argia
2020ko apirilaren 23a
Argazkilaria: Txomin Txueka/ARGIA

Xabier Gantzarain artistaren hitzak dira horiek, margolariari eskainiak. Gantzarainek berak azaltzen duen moduan, marrazten ona zela eta Donostiako Valverde inprentan hasi zen lanean 14 urterekin. Han ikusi zituen lehen aldiz, erreprodukzioei esker, bizitza aldatuko zioten Cezánne, Modigliani, Picasso, Klee… Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ibili zen. Parisera joan zen 1959an, Rafael Ruiz Balerdi ezagutu zuen han.

1967an “Euskal Pinturaren Sari Handia” lehiaketa irabazi zuen, Pablo Picassoren Gernikari omenaldia lanarekin. Lan hori desagertuta dago egun. Desagertuta dago, halaber, 1974an Pasaian jarri zuen zeramikazko murala.

Bere ibilbide luze eta oparoan era askotako lanak egin ditu Jose Luis Zumetak, baina abstraktuak gehienetan.

ARGIAren azala

ARGIA astekariak 90. urteurrena ospatu zuenean, Jose Luis Zumetaren artelana izan zen astekariko azala, ale berezian. Lan-grafiko eder horrek ARGIAren hurbileko jendearen esku egotea merezi zuela-eta, serie mugatua atera genuen.

“Koadroari ez diot esplikaziorik ikusten”

Behin baino gehiagotan elkarrizketatu du ARGIAk Zumeta. Tartean da Amets Arzallusek 2008an egin zion elkarrizketa luzea. Solasaldi horretatik jasotako hitzak dira honakoak: "Nik kontzeptuari eta teoriari ez diot batere garrantzirik ematen, alderantziz, koadroari ez diot esplikaziorik ikusten. Baina jakina, margoa kontzeptuala baldin bada, hitzik gabeko kontzeptua zaila izaten da, eta behar du titulu bat edo esplikazio eman bat. Nik nahiago dut beste bidea, itxurari pintatu, eta koadroak berak eraman dezala nonbaitera, eta bide horren azkenean egongo da ideiaren bat. Nire ideiek bidea dute, ez da besterik gabe ideia eduki eta hori jarri, hori bizitzarik gabe gelditzen da”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Jose Luis Zumeta

Jose Luis Zumeta kanaletik interesatuko zaizu...
Zumeta: Izenik gabe, 200 x 133
MULTIMEDIA - dokumentala

Jose Luis Zumeta 200x133 tamainako bi margolanekin ari da lanean, Donostiako suhiltzaileen parkea izandako eraikinean egingo duen erakusketarako. Bi margolan hauen sortze prozesua da dokumental honen muina.

Margolariak, bereizgarri dituen sormen eta barne prozesu paregabeak... [+]


2020-05-16 | ARGIA
'Pandemia eta gu' plataforma sortu dute hainbat pentsalarik, euren hausnarketa eta kezkak plazaratzeko

Euskal Herriko hogei pentsalari baino gehiago bildu dituen Pandemia eta gu plataformaren helburua da bizi dugun krisiaren azterketa plural bat egitea, "hemendik eta hemengoentzat".


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude