Jendea pilatuta bizi den Moriako errefuxiatuen kanpalekura iritsi da koronabirusa

  • Alerta guztiak piztu dira Europako errefuxiatu-kanpalekurik handienean: COVID-19an positibo eman du Moriako kanpalekuan (Grezia) bizi den pertsona batek, eta kanpalekua ez dago prestatuta birusaren zabaltzeari aurre egiteko: 3.000 lagunentzako leku batean 13.000 errefuxiatu bizi dira pilatuta, eta distantziak mantentzea ezinezkoa da.


2020ko irailaren 03an - 15:04

Positibo eman duen gizonak abuztuaren 17tik darama Morian (Lesbos irlan kokatua), eta kezka agerikoa da bertan bizi diren herritarren artean, egoera oso larria baita: pilatuta bizi dira errefuxiatuak, hondakinak egunetik egunera metatzen dira eta osasun zerbitzuak jasotzeko aukera urria dute. “Pertsonen arteko distantzia mantentzea ezinezkoa da, gauero kanpadenda beste hamar lagunekin edo gehiagorekin eta komunak ehunka pertsonarekin partekatu behar dituzun leku batean”, adierazi du Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak.

Argi dago kanpalekua ez dagoela prestatuta pandemiari aurre egiteko, baina Zaporeakeko boluntarioek azpimarratu nahi izan dute aurreikusi zitekeela birusa iritsiko zela Moriara, irlan eta Grezian orokorren azken asteotan kasuek gora nola egin duten ikusita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude