Isunei aurre egiteko laguntza

  • Deustuko Gazte Lokaleko kide batzuei 2.400 euroko isuna jarri zieten udaltzainek urrian, urtemugaren ospakizunen harira antolatutako kontzertu baten ostean. Horri aurre egiteko, herritarren ekarpenak batu nahi dituzte orain.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 22an - 14:24
Azken eguneraketa: 15:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Deustuko Gazte Lokalak 30. urteurrena ospatu zuen urrian, eta kontzertu batzuen ostean udaltzainak bertaratu ziren, zarata zela-eta bertan zeudenei kargu hartzera. Hiru kide identifikatu zituzten, baita salaketa jarri ere, identifikatzeko oztopoak jarri izana eta atxilotzearekin mehatxatu argudiatu ostean.

Bilboko Udalaren eta Udaltzaingoaren erasotzat jo dute gertakaria Deustuko Gazte Lokaleko kideek, eta "herri mugimendua zigortu eta desaktibatzeko horrenbeste erabilia izan den Mozal Legea" erabili izana gaitzetsi dute. Gertakari horren ondotik ere gaztetxeko jarduna mantentzeko eta ekintzak antolatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute kideek.

Diru bilketa antolatu dute

Guzti horren aurrean, isunak ordaindu ahal izateko diru bilketa abiatuko dute, eta ekintzak antolatuko dituzte horren harira. Bestalde, BIZUM bidez ordaintzeko aukera ere jarri dute martxan, 699371092 edo 689554386 telefono zenbakien bidez, gaian "ISUNAK" jarrita. Bankuko kontu honetan ere sartu ahal izango dute dirua lagundu nahi dutenek: ES38 3035 0057 94 0570032858.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Eguneraketa berriak daude