Iruñeko Maravillas gaztetxea arriskuan dagoela jakinarazi dute

  • Orain dela zortzi hilabete pasatxo sartu ziren Iruñeko Alde Zaharreko eraikin batean auzoko zenbait kide, gune autogestionatu bat sortzeko asmoz. Hala ere, Gero Bai-ren jarrera salatu dute, lehenengo minututik bide errepresiboaren aldeko hautua egin duela gaineratuz. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 16an - 08:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2017ko irailaren 3an okupatu zuten Iruñeko Alde Zaharreko gazte eta herri mugimenduko hainbat kolektibok Marques de Rozalejo jauregia. Sartu eta berehala hasi ziren auzolanaren bidez eraikina moldatzen, erabilera soziala emateko asmoz pixkana-pixkana egokitzen. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, autogestioaren bidez antolatutako ekimen guztiak Alde Zaharrari zein Iruñea osoari eskaintzek gai izan dira. 

Hala ere, Gero Bai partidu politikoaren jarrera salatu dute, lehenengo minututik bide errepresioaren hautua egin dutela adieraziz, “autogestio proiektu hau eteteko xedez eta bost pertsonari salaketa jarriz”. Hori dela eta, Nafar Gobernuarekin eztabaida prozesu batean sartzea erabaki zuten, adostasun puntu batera ailegatzeko. Gobernuaren jarrera, ordea, bestelakoa izan zela azaldu dute Maravillas gaztetxekoek: “Eraikinetik alde egin, hondatutakoa ordaindu eta orduan salaketa kentzea proposatu ziguten”. 

Nafarroako Gobernuak entzungor egin arren, herri proiektu hau bizirik mantentzeko edozer egiteko prest daudela adierazi dute gaztetxeko kideek; hala ere, gobernuaren jarrera berbera izaten jarraitzen duela nabarmendu dute. 

“Eskuin faxistak erabili dituen politika berberak erreproduzitzen dituen gobernuaren aurrean”, aldaketaren alde apustua egiten duten ezkerreko indarrei proiektu hauen defentsa egin dezaten eskatu diete Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeko kideek. Geroa Bai-ri berriz, bide errepresiboa alde batera utzi eta negoziaketetan sar dadin eskatu diote.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!