Inuiterazko lehen telebista martxan da Kanadan

  • Uvagut du izena eta urtarrilaren 18an ekin dio emisioari, soilik inuiteraz arituko den Kanadako lehen telebistak. Egun osoko programazioa eskainiko du, astean zazpi egunez. Azken 30 urteetan inuiteraz hamaika lan egin duen Nunavut Independent Television Network ekoiztetxeak sortu du.


2021eko urtarrilaren 19an - 11:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uvagut telebistan albistegiak, dokumentalak, pelikulak, zuzeneko emanaldiak eta haurrentzako saioak ikusi ahalko dituzte inuit hizkuntzak ofizialak diren lurraldeetan bizi direnek, hau da, Nunavuten eta Kanadako Ipar Mendebaldeko bi lurraldetan. Uvagut telebistaren eduki guztiak Isuma.tv webgunean jarriko dituzte ikusgai: webgune horrek biltzen ditu munduko hainbat hizkuntza txikitako milaka bideo.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!