Ingurumenaren aurkako delitu gehienak ez dira zigortzen EAEn, dio EH Bilduk

  • EH Bilduren ekimenez, hainbat adituren agerraldiak izango dira datozen asteetan Eusko Legebiltzarrean, ingurumen-delituen portzentaje handi bat –“gehienak”, Mikel Otero legebiltzarkidearen esanetan– zigorrik gabe geratzeko arrazoiak aztertzeko.

Legez kanpo hildako koartza bat, Hernanin. (Arg.: Eguzki)

2017ko azaroaren 15ean - 16:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oterok azaldu du 2008tik ari dela Europako Batzordea kezka agertzen EAEn zigorrik gabe geratzen den ingurumenaren aurkako delitu kopuru handiagatik. “Zigor arloan egon daitezkeen gabezietatik harago, eskumenak dituzten erakundeen arteko deskoordinazioa ere badago, bai eta delitu horien kontra benetan egiteko borondate politiko falta ere”, adierazi du EH Bilduk prentsa ohar batean.

Arartekoa, Eguzki talde ekologista eta EAEko Ingurumen Fiskaltza izan dira gaiaz hitz egiteko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordearen aurrean agertu diren lehenak. Azkena Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izango da, azaroaren 27an. Agerraldiak amaitutakoan, arazoari aurre egiteko proposamen zehatza egingo du EH Bilduk, “lege aldaketak baztertu gabe”.

Ertzaintzan gabeziak

Ertzaintzak ingurumen delituetarako sail espezializatua duen arren, haren bitartekoak ez dira nahikoak lege urraketa guztiei erantzuteko. Hala ondorioztatzen da, besteak beste, Joseba Mikel Baladok 2016an egindako azterketa batetik. Bertan irakur daiteke, esaterako, dozena erdi agente baizik ez duela Ingurumen Unitateak. Azterketaren egilea bera ertzaina da, nahiz ez unitate horretakoa.


Ingurumena kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.