Indiako nekazariak urik gabe ari da uzten Coca-Cola

  • Indiako Baliabideen Zentroko (IRC) koordinatzaile Amit Sirastavaren arabera, jendeak edateko edota ureztatzeko darabilen lurrazpiko ur bera ustiatzen du Coca-Colak. Horren kalteak batik bat nekazariek pairatzen dituzte, ez baitute lurrak behar bezala ureztatzeko nahikoa urik.


2016ko urtarrilaren 28an - 10:51
Indiako herritarrak protesta ugari ari dira egiten Coca-Colaren jarduna salatzeko.

Indiako nekazariak haserre bizian daude Coca-Colarekin. Hauen esanetan, multinazionalak uraren gehiegizko ustiaketa egiten du. Utter Pradesh estatuan, esaterako, 18 herrixkak Kutsaduraren Kontrolerako Batzordeari eskatzen diote Coca-Colari debekatu diezaiola baliabide hau gehiago ustiatzea. El Mundoko Victor M. Olazabalek jaso duenez, estatu honetan muturreko lehortea ari dira pairatzen, beraz, Coca-Colaren jarduna dela-eta herritarrek eta nekazariek ur gutxiago dute eskuragarri.  

Indiako Baliabideen Zentroko (IRC) koordinatzaile Amit Sirastavaren arabera, komunitateak edateko, jakiak prestatzeko, garbitzeko eta ureztatzeko darabilen lurrazpiko ur bera ustiatzen du Coca-Colak. Siristavaren esanetan, putzu asko agortu egin dira, eta horren ondorioz bidaia luzeagoak eta putzu sakonagoak egin behar dira ura eskuratzeko. “Horrek nekazari askok ez duten dirua balio du. Ondorioz, ur falta dela eta produkzioa jaitsi egiten da, lurrak ezin daitezkeelako behar bezala ureztatu”.

IRCko kidearen hitzetan, ur kopuruak nabarmen egin du behera 1999an Utter Pradesheko fabrika ireki zenetik. Ura “gainustiatuta” dagoen baliabide bat dela deritzo. Coca-Colak akusazioak arbuiatzen ditu, esanez badagoela nahikoa ur. Nolanahi ere, multinazionalak berak onartzen du azkenaldian ur kopurua jaitsi egin dela.

Ez da Coca-Colak Indian duen lehen tirabira

Indiarrek freskagarrien multinazionalarekin duten haserrea aspaldidanik dator. 1977an herrialdea utzi behar izan zuen, jabetzaren zati bat Indiako marka bati emateari uko egin ziolako. 1993an itzuli zen, eta geroztik etengabeak izan dira multinazionalaren produkzio moduen kontrako salaketak. Herritarren eta tokiko gobernuen presioaren ondorioz plan asko bertan behera utzi behar izan ditu.

Esaterako, iragan apirilean ezin izan zuen fabrika bat martxan jarri Tamil Nadu estatuan, bertako gobernuak multinazionalarekin sinatutako kontratua eten baitzuen. Gobernuaren arabera, ez zuten beren lurretan “larregi kutsatzen duen fabrika bat” izan nahi.

2014an ere Coca-Colak uko egin behar izan zion Mehdiganj eta Uttarkhand  estatuetan zenbait proiektu abian jartzeari, oposizio lokalak uraren gehiegizko erabilera eta gehiegizko kutsadura salatu ostean. Duela hamar urte zio berengatik itxi zuten multinazionalaren fabrika bat Kerala estatuko autoritateek. Horrek nekazariei indarra eman zien gainontzeko proiektuei kontra egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresa transnazionalak
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Iberdrolak 2013an ez zituen prezioak manipulatu Auzitegi Nazionalaren arabera

Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.


Eguneraketa berriak daude