Immunitatea eztabaidagai


2022ko urtarrilaren 27an - 11:16
Azken eguneraketa: 12:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urte hauetan guztietan ohikoa izan da Hazi Heziko haziera-taldeetako gurasoek guri galdetzea zer egin behar duten txertoekin, pediatrek txerto horiek jartzeko esaten dietenean. Txertoa jartzea edo ez gurasoen erabakia da; gure aldetik, txertoen aldeko eta kontrako liburuak edo artikuluak jarri izan ditugu beraien esku.

Galdera horren aurrean, eta inolako zalantzarik gabe, gure erantzuna da immunitate ona mantentzeko txerto nagusia lehen urteetan gurasoen eta seme-alaben arteko harreman ona zaintzea dela.

Haziera-taldeetan 30 urte baino gehiago bidelagun izan ondoren, haurdun dauden guraso taldeekin hasita, esan dezakegu zaintza on batek konfiantza handiagoa ematen duela eta oinarri sendoagoa duen immunitatea garatzeko aukera ematen duela. Bizi-kalitatea hasieratik zaintzea, alegia, gure esaldi honek laburbiltzen duena: “Bizitzak errazago aurkituko du bere zentzua, zentzumenak hasieratik bizitzara zabaltzen badira”.

"Immunitatea jaiotzatik hasten da fisiologikoki kudeatzen, baina gurasoek, jakinaren egonez gero, haurdunaldiaren unetik bertatik zaindu dezakete"

Immunitatea jaiotzatik hasten da fisiologikoki kudeatzen, baina gurasoek, jakinaren egonez gero, haurdunaldiaren unetik bertatik zaindu dezakete prozesu hori. Hasierako prestakuntza horri esker, gurasoak banaka eta bikote gisa ahaldundu daitezke. Talde bat osatzen dute eta beren gaitasunak erabiliz, kontzienteki eta errespetuz, behar-beharrezkoa ez den kanpoko edozein esku-hartze saihestu daiteke. Zeregin komun horretan, beren haurrarekiko konplizitatea bilatzen dute, amari zein haurrari sor dakiekeen edozein kalte saihesteko. Horrela, arazoren bat izanez gero, erreakzionatu dezakete eta bizitasuna eta egonkortasuna berreskuratu, ahalik eta azkarren. Lehenik eta behin, prebentzio proaktiboa eta, ondoren, edozein arazoren aurrean, prebentzio erreaktiboa.

Gaur egun, haurren osasunean lan egiten duen profesional orok badaki immunitatea zerk mantentzen eta handitzen duen. Neurozientzietan pilatutako ezagutzak lehen loturaren eta tratu onaren garrantzia bermatzen du. Horri esker, bizi-kalitate ona garatu daiteke, eta gurasoen eta haurtxoaren arteko elkarrekikotasun enpatiko ona mantendu: larruazalen arteko kontaktu onak, amagandiko edoskitzeak, –presentzia presente izateak, nahiz eta biberoia eman– segurtasuna eta konfiantza sortzen dute. Hori guztia ospitalean zein etxean, estresa saihestuz

Hazi Hezin haziera-taldeekin egiten dugun lanari "laguntzeko artea" izena jarri genion. Izan ere, horixe lortu nahi dugu: haurtxoei hazten laguntzea, ez ordea beren gurasoekiko antza edo esanekoak izatea lortu nahian. Aldiz, gure helburua da beren baliabideen jabe izan daitezela, beren buruaren jabe, esplorazioaren eta autoezagutzaren bidez, beren gurasoekiko eta esku hartzen duten profesionalekiko kon?antza-oinarri on batetik. Era berean, ikusten dugu titia uzten dutela autorregulatzeko gaitasun propioak garatu dituztenean.

Medikuntza ofizialak eta hezkuntza-arduradunek aspalditik dakite zer abantaila dituen haur batek haurdunalditik bertatik immunitatea zaintzen bazaio garatzean. Hala ere, profesionalek zein gurasoek erabiltzen dituzten arreta-protokoloak iraganekoak dira. Horrela, konturatu gabe denok harrapatuta geratzen gara eta inertziari jarraitzen diogu.

Osasuna mantentzeko immunitatea hain garrantzitsua den garai hauetan, ez al zaizue iruditzen gure bizi-ziklo ahulenaren tarteari arreta handiagoa jartzeko garaia dela? Bizialdi horretan, sustrai sendoagoak ezartzen lagun diezaiekegu, helduaroan bizi-kalitate hobea lor dezaten, horrela, gure belaunaldikoa eta aurrekoetakoa baino immunologia-sistema osasungarriagoa mantenduz.

Saiatzea merezi duela uste duzue, ala ez?

 

*José Ramón Mauduit Agirrezabala psikologoa da, Reich eskolako psikoterapeuta,

eta lehen mailako eta komunitate prebentzioan aditua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude