Immigranteak deportatzen dituzten “lotsaren hegaldien” kontra protestatuko dute Bilbon

  • Joan den astean Senegalgo herritar bat atxilotu zuten Bilboko San Frantzisko auzoan paperak ez edukitzeagatik. Manifestazioa egingo dute gaur atxilotua libre gera dadin eskatzeko.


2014ko maiatzaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
SOS Arrazakeriak immigranteen kontrako jazarpena salatzeko otsailean antolatutako kale-ekintza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazatik irtengo da manifestazioa 19:00ean. SOS Arrazakeria eta Mbolo Moy Doole erakundeek deitu dute, “poliziak auzoetan egiten dituen sarekada diskriminatzaileen aurka" kaleak hartzera.

Erakundeek adierazi dute datozen asteetan immigrantean euren herrialdeetara itzultzeko bi hegaldi berri daudela antolatuta. Lehenengoa maiatzaren 25ean izango da Nigeriara. Bigarrena Senegalera, maiatzaren 29an.

Hegaldien gutxieneko kupoa betetzeko asmoz, Espainiako Polizia bi nazionalitate horiek dituzten herritarren aurka joango dela ohartarazi dute kolektiboek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!