Ukrainako Parlamentuak apirilaren 9an onartu du komunismoa eta nazismoa kondenatzen dituen legea. Horrekin batera, bi ideologien ikurrak eta propaganda galarazi dituzte.
Gobernuak eta lehen ministro Arseni Yatseniuk aurkeztutako proposamenak 254 diputaturen babesa jaso du 423tik. Igitaia eta mailua debekatzearekin batera, Sobietar Errepublikako eta Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako ezkutuak galarazi dituzte. Horrez gain kutsu komunista duten ereserki, kontsigna, irudi eta monumentuak legez kanpo geratuko dira, kaleen eta herrien izenak bezala.
Ikur naziak edo komunistak publikoki erabiltzeak bost urterainoko kartzela zigorra izango du. Ikurrak erabiltzen dituena elkartea bada, eta horrek komunikabideak erabiltzen baditu, zigorra hamar urterainokoa izango da El Paisek jaso duenez.
Ukrainako agintariek beste oztopo bat jarri diote horrela Ukrainako Alderdi Komunistari. Alderdiko buruzagi Petro Simonenko astelehenean galdekatu zuten Segurtasun Zerbitzuek.
Gauza jakina zen 2022ko apirilean Ukrainak uko egin ziola bake ituna sinatzeari Errusiarekin. Putinek Afrikako delegazioaren aurrean erakutsi zuen Istanbulen proposatutako bake hitzarmena, 18 artikuluz osatua. Gudak jarraitu du, eta orain Mendebaldeko herrialdeak Ukrainari... [+]
AEBetako NBC hedabideak azaroaren 3an argitaratu du AEBetako eta Europako ofizialek bake negoziazioen gaiari eutsi diotela Ukrainarekin. Aste berean Time aldizkariak Ukrainako presidentea elkarrizketatu du eta azaletik bertatik iradoki du Zelensky bakarrik geratzen ari dela... [+]
Eskuineko hiru alderdiek aurka bozkatu dute eta Chiviterena abstenitu egin da; aldiz, EH Bilduk eta Geroa Baik Contigo-Zurekinen proposamena babestu dute. Gonzálezek 20 hilabete daramatza Poloniako espetxe batean, akusazioaren frogarik jakinarazi ez bada ere.
"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]
Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.