Iaz baino hamaika aldiz gehiago irabazi du Tubacexek, Aiaraldeko langileak estutzen dituen bitartean

  • Enpresa taldeko zuzendaritzak adierazi du hainbat proiektu dituela esku artean eta hurrengo urteetarako aurreikuspena sektorean "oso ona" dela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 07an - 10:45
Eusko Jaurlaritzaren aurrean mobilizatu ziren Tubacex Taylorreko langileak udan (argazkia: Aiaraldea).

12,4 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu Tubacexek urtarriletik irailera bitartean. Igoera oso nabarmena da hori Aiaraldean finkatutako talde multinazionalarentzat, iaz 1,1 milioi euro baino ez baitzituen irabazi denbora tarte berean. Salmentetan igoera nabarmena (%40,3koa) izan du, 519,9 milioi euroko marka erdietsita.

Epe ertainerako aurreikuspena “oso positiboa” dela nabarmendu du Jesus Esmorisek. “Proiektu asko ditugu esleipen pipelinean”, azaldu du enpresaren kontseilari delegatuak.

Gauzak hala, 2019a “berreskurapenean” igaroko dutela eta 2020 eta 2021an sektorean “zabalpen indartsua” egongo dela aurreikusten dute zuzendaritzako kideek.

Azaldu dutenez, Tubacexen estrategia urte askoko proiektu handietan oinarritzen da. Tokiko enpresetan eginiko ekoizpen eta garapen teknologikoa elkarlanean egiten dute produktua bidaliko den herrialdeetako lehen mailako enpresekin. “Estrategia horren arrakastaren seinale da Egiptoko Gobernuarekin eginiko akordioa energia nuklearra garatzeko”.

Tokiko lantegietako egoera

Emaitza oparo horiek kontraste nabarmena dute enpresak eskualdean dituen lantegietako egoerarekin. Izan ere, Tubacex Taylorreko kideek sei eguneko greba egin zuten udan lan hitzarmenaren defentsan, eta enpresak bi langile kaleratu zituen.

"Gaur egun egoerak berdin jarraitzen du", adierazi dute langileen ordezkariek, "kaleratutako bi beharginak ez dituzte berriz onartu eta orain zuzendaritzak urtero 15 egun gehiago lan egitea eskatu digu, baina hori arrazoitzeko inolako plan industrialik aurkeztu gabe". Eusko Jaurlaritzarekin bilerak egin dituzte Tubacex Taylorreko beharginek. "Lan departamentuaren deiaren zain gaude, laster izango ditugu albiste gehiago".

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresa transnazionalak
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Eguneraketa berriak daude