Ertzaintzak Hondarribiko gaztetxea hustu du

  • Ostegun goizean Ertzaintzako hainbat agente Hondarribiko gaztetxea hustera joan dira. Goizean goizetik gaztetxea dagoen Juan Laborda kalea moztuta eduki dute agenteek, husteko agindua 10:00etarako emana zegoen arren.


2020ko martxoaren 05an - 09:43
Ertzaintzako agenteak ostegun goizean, Hondarribiko gaztetxea dagoen kalea mozten (argazkia: Hondarribiko Hitza).

Hondarribiko Gazte Asanbladak informatu duenez, Ertzaintza 9:30 inguruan eraikinaren atzeko aldetik sartzen saiatu da. 9:40rako sarraila aldatzen hasiak ziren polizia autonomikoko agenteak. 10:00etarako eraikineko ateari kolpeka ari ziren, Gazte Asanbladak zabaldutako bideo honetan ikus daitekeen moduan.

 

10:15 ingururako Ertzaintzak gaztetxeko atea bota eta barrura sartu da. Gaztetxeko kideek salatu dutenez, "bortizkeria handiz" sartu dira eraikinean. Gazteei babesa ematera gerturatu den bizilagun bati ere oldartu zaizkio agenteak, iturri beraren arabera. Barruan zeuden gaztetxeko kideak 11:00etarako kanporatu ditu Ertzaintzak.

Hutsik zegoen eraikinari erabilera ematen

Iazko apirilean okupatu zuen Hondarribiko Gazte Asanbladak gaztetxea, herriko alde zaharreko Egiluz jauregian –Eliza da eraikinaren jabea eta urtetan erabili gabe zegoen–. 2019ko abendurako martxan zen gaztetxea husteko prozedura, Acción Católica taldeak bultzatuta.

Horren aurrean, gaztetxeko kideek euren proiektua defendatzeko dinamika abiatu zuten, herritarren artean atxikimenduak bilduz. Horren berri emateko otsailean emandako prentsaurrekoan, zalantzan jarri zuten eraikinaren jabetza, Gedar atariak jaso zuenez: Elizak ez duela hura behar adierazi zuten, hutsik eta mantendu gabe eduki duela. Horrela egon beharrean, lekua garbituz eta txukunduz "herriari ekarpena" egin diotela adierazi zuten gazteek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude