Hirugarren gradua ezarriko diete preso independentista katalanei

  • Hirugarren graduko espetxe erregimena ezarriko zaie Oriol Junqueras, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Carme Forcadell, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarti. Espetxeetako tratamendu batzordeek proposaturiko neurria onartu du Kataluniako Gobernuak.


2020ko uztailaren 14an - 14:57
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hirugarren gradua berehala ezarriko zaie presoei eta horrek esan nahi du lotara baino ez dutela joan beharko kartzelara, eta asteburua kanpoan eman ahalko dutela.

Fiskaltzak helegitea aurkeztu dezake –presoek espetxe-zigorraren erdia bete arte hirugarren gradua ez emateko eskatua du aurretik– eta azken hitza Espainiako Auzitegi Gorenak izango luke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude