"Hiria irauli" lelopean, okupazioaren eta autogestioaren aldarria kalera aterako dute Bilbon

  • Aurten ere okupazioaren eta autogestioaren aldeko mezuak "agerpen masiborik" izango ez duela iritzirik, eragile eta norbanakoek bat egin dute "Hiria Irauli" egitaraua osatzeko. Irailaren 4, 5 eta 11rako ekintza bana antolatu dute.

Okupazioaren eta autogestioaren aldeko manifestazioa Bilbon, 2017an (Argazkia: Ecuador Etxea)

2021eko abuztuaren 25an - 09:11
Azken eguneraketa: 11:46

Osasun egoera medio, iaz ez zen Aste Nagusirik ospatu Bilbon. Aurten, jai egunen aitzakian, Konpartsek Bilboko Irria kulturaldia antolatu dute, "elkar-zaintzaren filosofian" oinarrituta eta "osasun-neurri guztiak betez". Hilabeteetako lanaren ondotik, abuztuaren 20ko ostiralez egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuten jendaurrean abuztuaren 25etik 29ra arteko egitaraua. Agerraldiak, baina, salaketa tonua izan zuen: Konpartsek jakinarazi zuten Bilboko Udalak irizpide arbitrarioekin hainbat ekitaldi atzera bota dizkiela.

"Azkenean, birria bat…", adierazi dute Hiria Irauli antolatu dutenek. Aste Nagusiko egunetan okupazioaren eta autogestioaren aldeko mezuak "agerpen masiborik" edukiko ez duela iritzirik, eta "frente kultural propioak sortu eta bermatzea" beharrezkotzat jota, egitarau propioa osatzeko bat egin dute okupazioa eta autogestioa jorratzen duten hainbat eragile eta norbanakok. Emaitza: irailaren 4tik 11ra arteko egitaraua, hiru ekimen barnebiltzen dituena. "Sakontasun politikoa bai, baina baita sozializazio festiboa ere uztartuko dauzen ekimenak izango dira, espazio inklusibo eta askeak sortzeko irrikarekin", aurreratu dute antolatzaileek.

Hiria Irauli irailaren 4an abiatuko da, Deustuko Erriberan gauzatuko den Bilboko V. Mundialito Antiarrazistarekin; 10:00etan hasita, futbol eta 3×3 saskibaloi partidak jokatuko dira. Biharamunean, 10:00etan Autodefentsaren Bizi-Jira abiatuko da hirian zehar, bizikletan paseoa egin bitartean Bilboko gatazka desberdinen oraina eta etorkizuna ezagutzeko tartea hartuz. Egitaraua irailaren 11an Kobetamendiko Parkean egingo den Kopetaraino topaketak itxiko du; kaleko irratsaioak, herri azokak zein emanaldi kulturalek beteko dute eguna.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


Eguneraketa berriak daude