Hipoteken zerga bankuei ordainaraziko dien dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Auzitegi Gorenak bigarren itzulian erabaki ondoren herritarrek ordaindu behar dutela hipoteken zerga, ezohiko prentsaurrekoa eman du Pedro Sánchez Espainiako presidenteak: dekretua aterako du Gobernuak, hipoteken zerga bankuek ordaindu dezaten. Sánchezek esan du espero duela bankuek bere gain hartu beharko duten kostuak ez diezaiela gero bezeroei eragin.


2018ko azaroaren 07an - 14:22

Bitartekari independentea

Dekretuak ez du atzeraeraginezko efekturik izango eta Espainiako Kongresuak berretsi beharko du orain. Horrez gain, beste neurri bat ere iragarri du, Kongresuaren oniritzia beharko duena: bezeroak babesteko organismo independente bat sortzea. Organismo horrek “herritarrak gehiago babestuko ditu abusuen aurrean eta gatazkak konpontzeko erraztasunak jarriko ditu”.

Sánchezek "espero eta uste" du zerga ordaintzeak eragingo dien kostua ez dutela bankuek gero bezeroengan zamatuko. "Merkatu hipotekarioa lehiakorra da eta eskaintza nahikoa dago". Aldi berean, erantzukizuna eskatu dio finantza sektoreari.

Gorenari oharra

Azken bi asteotan gertatu denari buruzko “autokritika eta gogoeta” ere eskatu dizkio presidenteak Auzitegi Gorenari. “Merkatu finantzario osoa eta herritar gehienak zain izan dituzte”, gaineratu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hipoteken zerga
2022-10-11 | ARGIA
Kutxabankek EAEko hainbat etxetako hipoteka-zorrak saldu dizkio funts putre bati

Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]


2020-10-22 | ARGIA
IRPH indizea duten hipotekak ez dira abusuzkoak, Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera

Gorenak aitortu du hainbat bezero ez zituztela behar bezala informatu indizearen gainean, baina indiziea bera legezkoa dela. Ebazpen hori medio, bankuak ezingo dira abusuengatik zigortu ahalko; asko jota, gardentasun falta leporatu ahalko zaie.


IRPHak gehiegizkoak diren ala ez erabakitzea, Espainiako Justiziaren esku

Europako Auzitegiak IRPHen gehiegikeria kasuak Espainiako auzitegiek epaitu behar dituztela ebatsi du. Kasuak banaka aztertu beharko dira, erosleak hipoteken klausulak ulertzeko gai ziren ala ez aztertzeko.


2018-11-07 | ARGIA
Hipoteken zergak herritarrek pagatu beharko dituzte: zer eragin du erabakiak Hego Euskal Herrian?

Espainiako Auzitegi Gorenak epai polemikoa eman du hipoteken zergen inguruan: hasieran zera hori bankuek ordaindu behar zutela ebatzi ondoren, atzera egin du eta astearte honetan erabaki du herritarrek ordaindu beharko dutela. Nola eragingo du neurriak Hego Euskal Herrian?


Eguneraketa berriak daude