Amillubi proiektua iragan abenduan eman zuen ezagutzera Biolur laborantza ekologikoko elkarteak. Bere abiapuntuko helburua Gipuzkoan (Zestoako Iraeta auzoan) kokapen estrategikoa duten lur emankor batzuk ondasun kolektibo bihurtzea da, lur hauek babesteko eta bertan etorkizuneko elikadura burujabetza landu dadin, eredu agroekologikoan. Horretarako, maiatza bukaerarako herritarren artean 150.000 euro lortzea du erronka Amillubi lantaldeak eta albiste hau idatzi den unean 81.579 euro zituzten bilduta. Udaberriarekin batera Amillubiko lurra lantzeari ekingo diotela iragarri dute.
Biolur laborantza ekologikoko elkarteak sustatzen duen Amillubi proiektuak guztira 390.000 euro batu behar ditu herritar, kolektibo, enpresa eta erakundeen artean. Izan ere, diru hori behar du Zestoako Iraeta auzoan dauden 5 hektarea baso eta 4 hektarea nekazaritza lur erosteko eta 514 metro karratu erabilgarri dituen Amilibia baserria erosteko eta konpontzeko.
Abenduaren 1ean jarri zen martxan amillubi.eus webgunearen bidez eta Coop57 Fundazioaren laguntzaz diru ekarpena egiteko aukera eta otsaila bukaeran 80.119 euro ziren bertan metatutakoak (albiste hau idatzi denean 81.579 euro). Amillubi lantaldeak herritarren artean maiatza bukaerarako 150.000 euro lortzea du erronka, eta beraz, epearen erdia pasatutakoan lortu beharreko kopuruaren erdia baino gehixeago du eskuratua. Herritarrei dei egin diete proiektu honetan bere alea jar dezaten: "Alez ale, lortuko dugu Amillubiko lurretan elikadura burujabetzarantz gure haziak ereitea".
Amillubiri ekarpena egiteko beste modu hauek ere martxan daude: batetik, bertako elikagaiak saltzen dituzten denda txikietan eta bestetik, azoketan Biolurreko laborarien mahaietan, zozketa oso berezi baterako txartelak dituzte salgai. Hauxe izango da martxo bukaeran zozketatuko den saria: bost lagunentzako Enecoach umoregilearekin “lurrarekin konexio saio bat Amillubin” eta bazkaria Itziarko Txindurri Iturri sagardotegian.
Egonarria saioaren entzuleek aukera dute zuzenean Enecoach-en konexio saio horretarako bi sarrera bikoitz eskuratzeko. Horretarako, Eli Pagolak planteatutako galdera honi erantzun behar diozue: "Egonarria Lurrari entzuten dion saioa denez, zer esango zeniokete Lurrari?". Bidali erantzunak telefono honetara: (0034) 688 86 94 52 mezu bat idatzita (SMS, telegram edo whatsapp).
Diru-bilketa kanpainarekin batera, Amillubiko lan-taldea dagoeneko hasi da baserriaren lurretan landuko diren elikagaien plangintza egiten. Udaberrian lurra prestatzeko asmotan dira ondoren laboreak ekoizteko bertan. Horien artean aurreikusten dituztenak dira porru landareen mintegia, eta babarruna eta artoa ereitea. "Amillubiko makinaria martxan jartzen ari da. Taupaka hasi da lurra", adierazi dute proiektuko kideek.
Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin eta Gregok (Beatriz Egizabal)... [+]
Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin eta Enekoach ere bertan izan da,... [+]
Ekainaren 8an Hernanin elkartu dira ARGIAren Bizi Baratzea proiektuan parte hartzen duten 30 kide. 2014an hasi zen guztia ustekabeko liburu batekin, eta geroztik izan duen bilakaera errepasatu dute topaketa honetan, eta azken berritasunak aurkeztu dituzte: kolaboratzaile sare... [+]
Martxoaren 25ean izandako gas negargarri eta granada erauntsia gogoan atxikiko dute Sainte-Solineko pentzeetan baturiko 30.000 ekologistek: bi orenez 5.000 granada eta 200 kolpatu –horietan 40 larriki, eta bizia eta heriotzaren artean bi–. Laborantza... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Sekula pentsatu duzu, irakurle, non serigrafiatzen diren Inor ez da ilegala edo Lurra herriari deika proiektuetako kamiseta, jertse eta poltsak? Artizar serigrafia dugu honetan bidelagun.
Arabar Errioxako Eskuernaga herrian dago Candido Besa Upategia. Agroekologia oinarri hartuta bertan egiten dute lan Esti Besa eta Julen Gorroño ama-semeek, beste bi kiderekin batera.
Lurra lantzetik hasi, lan baldintzekin segi eta produktua ekoitzi zein banatzeko... [+]
Lurraren Orena Lezoko Apaiziartza auzoan dagoen agroaldea bat da. Orain hamar urte okupatu zituzten lurrak lantzen jarraitzen dute proiektu txikitzaileen aurka eta nekazaritza jasangarriaren alde. Osasuntsu jatea denon eskubidea dela ardatz hartuta eta auzolana oinarri,... [+]
Aleka elkartea egungo hazi-merkatuaren alternatiba sortzen diharduen ekimena da. Beizamako Leundaberri baserrian kokatzen da eta hamabi ekoizleko sarea du oinarri. Haziak multinazionalen esku utzi ditugula dio proiektuko langilea den Kelo Arribasek, eta hazi-merkatu horrek... [+]
Mikel eta Igor Olite anaiek abiatu zuten Guneko arrautza ekologikoen proiektua. Nafarroako San Martin Unxen dute oilategia eta inguruko merkatari txikiei saltzen diete, gertuko harremanak eta salmenta baitituzte oinarri. Baina salmentara iritsi aurreko bidea luzea da, eta dena... [+]
Bizkaigane Elkartea hamar lagunez osatutako kooperatiba bat da, Bizkaiko Errigoiti herrian kokatzen dena. Behiak eta ardiak dituzte eta mota askotako esnekiak ekoizten dituzte euren inguruan saltzeko.1983an abiatutako proiektua inoiz baino indartsuago dago egun, kide gazteak... [+]