Abuztuaren 21etik 26ra egitarau oparoa antolatu dute G7 EZ eta Alternatives G7 plataformek Irungo Ficoban (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi).
“Ia 200 hizlari izango ditugu gurekin, baita 50 tailer ere, zazpi gai orokorren inguruan”, adierazi du Egoitz Urrutikoetxeak, kontragailurraren antolatzaileetako batek. 40 hitzaldi osorik euskarara, gaztelerara, frantsesera eta ingelesera itzuliko dira. Kapitalismoa, klima eta ingurumena, herrien aniztasuna eta askatasuna, feminismoa, demokrazia soziala eta autoritarismoa, migrazioa eta harrera eta gerren eta inperialismoaren aurkako borrokan elkartasuna izango dira landuko dituzten gai orokorrak.
Lau eremu nagusitan banatuko dira: Irungo Ficoban eta Hendaiako zineman hitzaldi eta tailerrak izango dira; Gazte Gunea Hendaiako Jean Jaures eskolan egongo da; aste intergalaktikoa Kanetako Portuan izango da, eta azkenik, kanpalekuan Jaka Horien herrixka egongo da. Horrez gain, lotarako 2.500 lagunentzat kanpalekua atondu dute Urruñako erlaitzean (Lapurdi). Antolatzaileek argitu dute kanpalekutik gune nagusietara joateko garraio publikoa izango dela.
Hitzaldi eta tailerrez gain, abuztuaren 24an manifestazioa egingo dute, Hendaiako Florida biribilgunetik Irungo Ficobara, 11:00etan. Abuztuaren 25ean, berriz, Miarritze, Angelu eta Baionan (Lapurdi) zazpi leku eta plaza okupatuko dituzte esparru publikoen pribatizazioa salatzeko.
“Ertzaintza prest dago”
Estefania Beltran de Heredia EAEko Segurtasun aholkulariak esan duenez, Ertzaintza “prest dago” gerta litezkeen liskarrak aurreikusi eta gerarazteko. G7ko gailurra eta kontragailurra direla eta, Eusko Jaurlaritzak segurtasun plan berezia garatu du hainbat arazori aurre egiteko: trafiko arazoak, liskarrak… horretarako 4.000 ertzain egongo dira mugatik gertu, Ertzaintzaren pertsonalaren erdia.
Bestalde, Gipuzkoako ErNE Ertzaintzako sindikatuko idazkariak Eusko Jaurlaritzari “planifikazio ona” eskatu dio, eta ahalik eta baliabide gehien bideratzea gerta litezkeen liskarrak “ekiditeko”.
Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.
Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.
Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian
Biarritzeko G7ren kontrako borrokari buruzko lehen analisiak eta kritikak agertu dira. Eta militantzia korronte desberdinek oharrak argitaratzen jarraitzeko parada izanen dute. G7 EZ! plataformako kide aktibo gisa, guk ere, kontra gailurraren antolaketari eta ondorioei buruzko... [+]
Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien... [+]
G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun... [+]
Hamasei lagun epaitu zituzten ostiralean Baionan. Abenduaren 3an emango dute epaiaren berri.
Aktualitate beroan, zenbait kasuan kiskali gaituen aktualitatea. G7aren eta honi aurre egin zion kontra-gailurraren bilanaz mintzatuko gara. Ez da gure asmoa polemikak edo barneko trapu zikinak ateratzea, baina bai ostatuetan, bilkura geletan edo sare sozialetan aipatzen den... [+]
Aman Komunak sareak adierazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean burutuko da G7aren goi bileraren harira atxiki zituzten dozena bat lagunen aurkako epaiketa, Baionan.
Ez da Bizi mugimenduaren usaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak batzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen kontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta ekologikoaren aldeko... [+]
Gasteizko autobus geltokira heltzean hiru patruila zituen zain, iraileko lehen asteburuan. Irailaren 5a arte Biarritz-Donostia gunetik irtetea debekatua zuela esan, eta bueltako autobusa hartzera behartu zuen Ertzaintzak. Ez du debekuaren agiririk jaso.
Aje luzea utzi du euskal herrigintzan G7aren kontra-gailurrak. Borroka bidaideen arteko –bai, bidaide diot– tentsio, eztabaida, haserre eta ezinen biharamuna da. Desobedientziaren aldeko diskurtsoa ia lurzoru komun bilakatu da. Praktikara jotzean, ordea, ustezko... [+]
Aje luzea utzi du euskal herrigintzan G7aren kontra-gailurrak. Borroka bidaideen arteko bai, –bidaide diot – tentsio, eztabaida, haserre eta ezinen biharamuna da. Desobedientziaren aldeko diskurtsoa ia lurzoru komun bilakatu da. Praktikara jotzean, ordea, ustezko... [+]