Herri ekimeneko euskal hedabideek elkarlanean sakontzeko apustua egin dute

  • Sektorearen diagnosia eta erronka komunak identifikatzen dituen dokumentua sinatu eta jendaurrean aurkeztu zuten atzo herri ekimeneko euskal hedabideek. Aurrera begira egindako hausnarketan azpimarratu dituzte negozio eredua, lan baldintzak, kalitatea, lehiakortasuna, ikerketa eta elkarlana. Erakunde publikoei ere deia egin diete hausnarketa mahai bateratuak osa ditzaten.


2012ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Prentsaurrekoan Joan Mari Larrarte (Berria), Jasone Mendizabal (Topagunea) eta Xabier Letona (ARGIA) mintzatu dira. (Arg: Dani Blanco)

Topaguneko Jasone Mendizabal, Berria Taldeko Joanmari Larrarte eta ARGIAko Xabier Letona izan ziren prentsaurrekoa aurkeztu zutenak.

"Hedabideek garai zailak bizi dituzte mundu osoan, aldaketa teknologikoak eta krisi ekonomikoak eraginda. Indarrak batzeko premia areagotu du", azaldu zutenez.

Euskararen garapenean eta hiztun komunitatean euskal hedabideek duten funtzio garrantzitsua azpimarratu zuen Mendizabalek, eta lagundu ezean, hedabideok duten egoera zailera azpimarratu zuten, azken urteotan itxi diren euskarazko hedabideak aipatuz: Ttipi-Ttapa Telebista, Geu Gasteiz, Txaparro, Esan-Erran Irratia eta Nabarra, besteak beste.

Sektore ekonomiko gisa ere pisua duen taldea dela nabarmendu dute: 450.000 lagunek jarraitzen ditu hedabideok, 100 komunikabide baino gehiago dira, eta guztira 600 langiletik gora ari dira hauetan lanean.

Aurrera begira bost desafio aipatu dituzte:

1- Interneten inbertsioa egin beharra.

2- Gure produktuen hobekuntza.

3- Berrikuntza eta ikerketa.

4- Elkarlana: bakarka baino batuta egingo diote aurre egoerari.

5- Erakunde publikoen laguntza-politiketan eragitea.

Egin duten diagnostiko bateratua bide baten hasiera dela nabarmendu nahi izan dute. "Dokumentua sinatzea sektore gisa lan egiteko lehen harria da".

- Herri ekimeneko euskal hedabideen prentsa oharra (PDF)

- Atxikimendua adierazi duten hedabideen zerrenda (PDF)

- Aurkezpen osoa Berria.info-k zuzenean eman du eta hemen osorik ikus daiteke.

 


Azkenak
2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Gedar
Foruzainei ere emango dizkiete taser pistolak

Araudi-aldaketa bat egitean, Foruzaingoan taser pistolak modu progresiboan hedatzea espero da: oraingoz, 150 ematea aurreikusi dute. Beste polizia-indar batzuetan ere ari dira arma hori zabaltzen, tartean, Nafarroako hamaika udaltzaingotan eta Guardia Zibilean.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Palestinarekin elkartasunean manifestaziora deitu dute urriaren 5ean Iruñean

Su etenaren aldeko kolektiboek, osasun langileek, suhiltzaileek, kirolariek…bat egin dute Golem zinemetatik irtengo den protestaren deialdian. Duela urtebete gogortu zen sarraskia salatu eta 76 urtez luzatu den Palestinarren borrokari elkartasuna adierazteko manifestazioa... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari

Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]


Eguneraketa berriak daude