Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Batzordea saritu du Eusko Jaurlaritzak

  • Urkulluk eta Melgosak banatu dute René Cassin 2023 saria, eta heriotza zigorra indargabetzeko egindako lana aitortu dute. ICDPko presidente Navi Pillayk adierazi du aitorpenak “indar handiagoa” ematen diela heriotza zigorra mantentzen duten gobernuekin “eztabaidatzen jarraitzeko”.


2023ko abenduaren 12an - 11:32
Saria jaso du Haurren aurkako Indarkeriaren inguruko NBEko idazkari nagusiaren ordezkari izandako Marta Santos Pais komisarioak. // Argazkia: IREKIA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Heriotza Zigorraren Aurkako Nazioarteko Batzordeak (ICDP) jaso du René Cassin 2023 saria. Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Gasteizko Villa Suso Jauregian egindako ekitaldian eman diote saria Haurren aurkako Indarkeriaren inguruko NBEko idazkari nagusiaren ordezkari berezia izandako Marta Santos Pais komisarioari.

Mundu osoan heriotza-zigorra indargabetzeko egindako lanagatik saritu du Eusko Jaurlaritzak CIPM: "Sentsibilizazioaren, ikerketaren, politiken sustapenaren, Estatuentzako laguntza teknikoaren eta Nazio Batuekin batera egindako jardunaren bidez, ICDPk gogor lan egiten du exekuzioak prebenitzeko, jokabide bidegabeak eta arbitrarioak ezabatzeko, heriotza-zigorraren alternatibak proposatzeko eta sistema penal bidezkoagoak eta humanitarioagoak sustatzeko".

Nazio Batuen Goi Komisario ohi eta ICDPko presidente Navi Pillayk adierazi du ekinean jarraituko dutela: “Aitorpen hau jasotzeak indar handiagoa emango digu mundu osoko gobernu-agintariekin eztabaidatzen jarraitzeko, batez ere heriotza-zigorrari oraindik eusten dioten gobernuekin, heriotza-zigorrik gabeko mundu bat lortzeko azken helburuarekin”.

Urkulluk nabarmendu du oso garrantzitsua dela “mehatxupean” dagoen mundu batean giza eskubideak defendatzea: "Geure egiten ditugu duela 20 urtetik René Cassin saria jaso duten pertsonek eta erakundeek ordezkatzen dituzten balio humanistak. Geure egiten ditugu Heriotza Zigorraren aurkako Nazioarteko Batzordearen lana gidatzen duten printzipioak”. Lehendakariak nabarmendu du sariak “Euskadik giza eskubideekin eta bizitzaren duintasunarekin duen konpromisoa” sinbolizatzen duela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
BBCk Israelen alde egitera behartzen dituela salatu dute bere langileek

BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Espetxe zigorrik ez Alvarez aita-semeentzat, pankarta bat jartzen saiatzeagatik Donostian

Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


Eguneraketa berriak daude