ETB

'Haur motxiladunen' gaia jorratuko du ETB1eko Ur Handitan saioak

  • Bi gurasoak edo bietako bat kartzelan duten ume zein gazteen errealitatea pantailara hurbilduko du astearteko saioan Ur Handitan programak. Dispertsioaren ondorioak pairatzen dituzten zortzi protagonisten istorioak bildu dituzte.


2018ko urtarrilaren 09an - 12:04

Hitza hartu duten hainbat gazte kartzelan jaiotakoak dira. Beste batzuk, aldiz, ez dute ama edo aita sekula kalean ikusi. Dena dela, modu batera edo bestera, guztiek dute lotura zuzena espetxearekin. Besteak beste, bidaietako sama, egunerokotasunean egoera honek nola eragiten dien edo gurasoen hutsuneak zer suposatzen duen galdegingo die Xabier Madariaga aurkezleak.  Gaueko 22:30etan izango da saioa ETB1ean, eta eitb.eus atarian ere ikusgai egongo da.

Euskal preso eta euren senideek pairatzen duten egoera salatzeko, manifestazioa egingo da larunbatean, urtarrilaren 13an, Bilbon Sare Herri Plataformak antolatuta. “Prest gaude” lelopean, dispertsioarekin amaitzeko eskatuko dute. Herritarrei dei egin die manifestazioan parte hartzera, eta “ziklo berri bat” eraikitzeko  gizartea “gatazkaren konponbidea” izan dadila espero dute antolatzaileek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude