Hatortxurock 28, amaiera berri bat

  •  Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak agortu dira. Antolatzaileek oso positibotzat jo dute edizio hau, baina salatu dutenez, bi eraso matxista izan ziren.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 18an - 12:59
Argazkia: Ekinklik.

Txiki geratu zen Atarrabiako karpa atzo ospatu zen Hatortxurock jaialdian. "Txiki, baina elkartasunez lepo", baieztatu nahi izan dute antolatzaileek ohar baten bidez. "Urruntze politika amaitu da eta horrekin Euskal Herriko gatazkaren egoera guztiz aldatu. Baina badugu memoria, eta maitasuna tonaka". Horregatik, egindako ekitaldian sakabanaketa politikaren biktimak gogoratu zituzten: Sara Fernandez, Rosa Amezaga, Arantza Amezaga, Pilar Arsuaga, Alfonso Isasi, Antxoni Fernandez, Jose Mari Maruri, Mari Karmen Salbide, Ruben Garate, Iñaki Saez, Asier Heriz, Argi Iturralde, Iñaki Balerdi, Leo Esteban, Natividad Junko eta Karmele Solaguren.

"Urruntze politika iragana da, bai, baina oraindik ez da dena konpondu", aitortu dute antolatzaileek, eta hurrengo erronka "iraganera betikotzen gaituen egoerari astindu bat eman eta euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aferari irtenbide bat ematea" dela azpimarratu dute. "Amaiera berri bat dugu ortzimugan".

Milaka lagunekin bete egin ziren atzo Atarrabian jarritako karpak. Eta dena ongi antolatzeko eta jaialdia behar den bezala ateratzeko, 500 lagun inguru aritu ziren lanean. "Zer nolako altxorra den gaur egun ehunka pertsona, modu boluntarioan, maitasunez, lanean jartzea eta horrelako emaitza lortzea", dio oharrak.

Eraso matxistak

Hala ere, jaialdia ez da borobila izan. "Borobila izatetik urrun egon da", diote antolatzaileek, izandako bi eraso matxistei erreferentzia eginez. "Argi esaten dugu, preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea denon artean eman behar diogu eta horregatik nahi dugu ahalik eta jende gehien batzea Hatortxu Rockera. Baina argiago diogu zu, erasotzaile hori, ez zarela ongietorria. Hatortxu Rockek guztiontzako gune seguru bat izan beharra dauka eta horretan ere lanean jarraitu beharko dugu."


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-05-05 | Xalba Ramirez
Aiztoa erakutsi!

Autotunea eta rocka nahastea izango da zakilzaharrentzat sakrilegiorik handiena: “Tranpa” dela, hori musika ez dela, edonork egin dezakeela. Musikariek badakite, ordea, gitarra elektrikoari efektu pedalak kenduz gero, zatarra eta, batez ere, zaila dela jotzeko... [+]


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Puccini: gogokoen artean gogokoena

Maiatzaren erdialdean OLBEk bere opera ederrenetako bat, La Bohème, eskainiko digula aprobetxatuta, eta aurten bere heriotzaren mendeurrena betetzen dela kontuan izanda, Giacomo Pucciniren azalpen biografiko/artistiko bat ezinbestekoa dela uste dut.
Jakina, opera maite... [+]


Eguneraketa berriak daude