Harrotasuna ez dago salgai #HarrotasunaEzDagoSalgai

  • ELAk gogoeta egingo du ekainaren 28an, LGBTIQ+ mugimenduaren sustrai antikapitalistak zaindu beharraz. Horretarako formazio jardunaldia antolatu du Iruñean.


2019ko ekainaren 24an - 10:42

Ekainaren 28an LGBTIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatuko da. Eta aurtengoa ospakizun berezia izango da, egun horretan 50 urte beteko baitira Stonewall-go istiluak gertatu zirela (New York, Estatu Batuak). Iskanbila haiek mugarri bat izan ziren LGBTIQ+ gizataldeen askapen-mugimenduan. Ordutik hona mende erdia igaro da, 50 urteko borroka pertsona guztien eskubide sexualen alde. Hala ere, azken urteotan LGBTIQ+ talde batzuek gogoeta egitea eskatu dute, bai Harrotasun Egunaren bilakaeraz, bai erreibindikazio eta identitate horiek merkaturatzea xede duten ekimenez, non bakan batzuek dirua irabaziko duten, eta erakundeek aurpegia garbitu gura duten.

Eta horren haritik joango da, hain zuzen, ELAk Antzerkigintzaren Nafar Eskolan, Iruñako San Agustin kalean, egingo duen ekitaldia. Ekainaren 28ko 10:30etan hasiko da, eta parte hartuko duen lehena Amets Martinez de Heredia Moreno izango da, Lumagorri taldekoa. Hizlari horrek Harro! plataforma aurkeztuko du, Euskal Herriko zenbait LGBTIQ+ kidegoz osaturiko plataforma bat, mugimenduaren sustrai antikapitalistak suspertu nahi dituena. Plataforma horren jendaurreko aurkezpena ekainaren 15ean izan zen, eta sorrera-manifestuaren pasarte batean honela azaltzen da plataformaren helburua: "berezkoak dituen erro antikapitalistak gordetzea, sistema heteropatriarkalaren aurkako borroka xurgatzeko eta gogara erabiltzeko saiakera errepikatuen aurrean. Euskal Herriko LGTBIQ+ mugimenduak ez du inolaz onartuko askapen sexualerako hainbat urtetako borroka faltsutzea ekimen horien bidez, itxuraz aurrerakoiak badira ere, funtsean mugimenduaren eskakizunen kontrakoak baitira".

Ondoren, Jone Bengoetxea, ELAko Berdintasunaren arduraduna, moderatzaile gisa arituko da eztabaida batean, non LGBTIQ+ taldeetako hiru militantek parte hartuko duten: Almudena Herrera Gómez, Izai Bujanda Cambra eta Fermín Zabaltza Alemán. Jone Bengoetxearen esanetan "Hitzaldiaren zein eztabaidaren xedea gogoeta egitea da LGBTIQ+ kidegoen diskurtso eta praktiken besterentzeaz, garbitzeaz eta despolitizatzeaz, eta baita gure militanteei interpelatzea ere. Horregatik honako hau hautatu dugu jardunaldi honen izenbururako: "Harrotasuna ez dago salgai / No somos mercancía". Kapitalismo heteropatriarkala gizatalde horien diskurtsoa eta borroka itxuraldatzen saiatzen da, diru-etekin handiak irabazteko, eta borroka politiko erradikal horiek bereganatzeko, borroka horien azken helburua gizartea errotik eraldatzea baita. Errealitate horretaz gero eta kidego gehiago ari dira jabetzen, eta horri aurre egiteko antolatzen ari dira".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTIfobiaren aurkako nazioarteko eguna
"Armairuan daudenak, aniztasuna ulertu nahi ez dutenak dira"

LGBTIfobiaren Kontrako Egunean, kolektiboaren instrumentalizazioaz, gure gorputz, desira eta harremanak birplanteatzeaz, etiketez eta erasoez hitz egin dugu Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduko kide batekin. "Marika txuri naizen honek eskubide batzuk lortu... [+]


2022-05-18 | ARGIA
Antolatu eta borrokatzera deitu dute eraso LGTBIfobikoei aurre egiteko

Euskal Herri osoko hiri eta herrietan egin dira mobilizazioak LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Bilbon azken asteetan ezagutu diren hilketak izan dituzte bereziki gogoan.


Eraso lesbofoboa Donostian: "Ez izan erasotzailearen konplize, erantzun dezagun kolektiboki"

Donostiako Ondarreta hondartzan itsasotik atera eta komentarioak, begiradak, argazkiak, askotariko irainak eta mehatxuak jasan behar izan ditu emakume talde batek. “Lesbiana putak, nazka ematen duzue, ez zarete batere femeninoak…”. Inguruan zegoen... [+]


2022-05-17 | Estitxu Eizagirre
Gizarte LGTBIfobikoa salatu dute elkarteek eta mobilizazioetara deitu

Gaurko egunez 1990ean, Osasunaren Munduko Erakundeak erabaki zuen homosexualitatea "gaixotasun mental" gisa gehiago ez hartzea. Geroztik, egun hau erabili da salatzeko zer diskriminazio jasaten duten lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualek. LGTBI... [+]


Eguneraketa berriak daude