Gutxigatik baina independentziak irabaziko luke Kataluniako erreferenduma

  • Hala dio La Vanguardia-k argitaratutako sondeo batek: independentziak ozta-ozta irabaziko luke “legezko erreferendum” batean.


2017ko urtarrilaren 09an - 17:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiru galdera egin zituen GAD 3k, egunkariaren enkarguz sondeoa egin zuen enpresak:

Bat: “Ados zaude azkenean Katalunian erreferendum bat egiten bada independentziaz erabakitzeko?”. %76k baietz erantzun zuen, %19,7k ezetz eta %3,6k ez zuen iritzirik agertu.

Bi: “Erreferendumaren aldekoa bazara, nola uste duzu egin behar dela?”. %59,1ren ustez erreferenduma era adostuan egin beharko litzateke Espainiako Gobernuarekin. %37,7k uste du aldebakarrekoa izan behar duela.

Hiru: “Azkenean independentziari buruz erabakitzeko legezko erreferendum bat egitea erabakitzen bada, zer bozkatuko zenuke?”. %42,3k baietz erabakiko luke eta %41,9k ezetz; %9,9k ez du iritzirik ematen eta %5,9 ez litzateke bozkatzera joango.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude