ARGIAren manifestua

Gure Errepublikaren Alde


ARGIA @argia
2017ko abenduaren 05a
Joseba Larratxek egin du kanpainako irudiak.

“Jabego pribatua” irakurtzen baduzu bidearen alde batean, bestaldean dago gure errepublika. Hemen kaleak beti izango dira gureak.

Sartu zarela jakingo duzu, ez dizutelako pasaporterik eskatuko, ez baitu axola nondik zatozen, baizik eta nora goazen. Nor zaren ere ez dizu inork galdetuko, nor izan nahi dugun ari gara bilatzen.

Gutxi batzuek dena esan ordez, denek pixka bat esaten dute: horrelakoa da gure errepublika.

 

“Hori ezin da gertatu” esaten dutenean, “gertatzen ari da” erantzutea da gure errepublika. Hemen ezina, kontatuz da egina.

Debekatuta dagoela dioen mozalari zortzi kamerarekin apuntatzea, “balitz” ordez “bada” esatea; kontsignak, egiturak, programak, gidoiak dardarka jartzea, elkarrekin pentsatzen hastea.

Izen berriak asmatzean sortzen den toponimia: hori da gure errepublika.

 

“Ongi etorri errefuxiatuak” eta “nik sinesten dizut” gurutzatzen diren lekuan ezagutuko duzu gure errepublika. Hemengo balkoietan banderak ez dira trapu bihurtu.

Zakarra alfonbra azpian gordetzen ez duen portala; eztabaidatzen duten, haserretzen eta berradiskidetzen dakiten bizilagunen eskailera; elkar zaintzen dutenen komunitatea, plazan erabakitzen dutenen boterea.

Barrua daukan edonork kanpora ateratzeko behar duen bozgorailua: horretarako da gure errepublika.

 

Hitz hauek erabilita mugarik ez dugulako da lurralde hau gure errepublika. Hemen irabazteko daukagu galdu den guztia.  

Behar duzuna har ezazu eta ahal duzuna eman, dirurik ez daukanak asko balio digu. Etorri gure herrira, informatuz gozatu ezazu, lagunekin partekatu, zure sarean hedatu. Mezu bakoitzak deskubritzen digu lurralde berri bat.

Komunikabide honetan hasten da eta denon eskutik eskura ikusiko dugu norainokoa duen zabalera: pasa zaitez gure errepublikara.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: ARGIA

ARGIA kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-18 | ARGIA
Erakundeen gardentasunerako web atariak: nahikoa al dira demokrazian sakontzeko?

Azken urteotan, komunikazio eta informaziorako teknologien garapena baliatuz erakunde publikoek datu ugari paratzen dute euren atarietan gardentasunaren izenean. Baina nahikoa al da hori bestelako gobernantza eredu bat bultzatzeko? Aurtengo Euskarabildua jardunaldian Gobernu Irekietarako behar diren teknologien inguruan hausnartuko dute.


2018-10-18 | ARGIA
Gatzaren Eguna, hirugarrenez Leintz Gatzagan

Igandean, hilak 21, hirugarrenez egingo da Gatzaren Eguna Debagoieneko Leintz Gatzaga herrian. Egitarau zabala osatu dute egun osorako: mendi ibilaldia, hitzaldia, azoka, kontzertua...


2018-10-03 | ARGIA
LAN ESKAINTZA | ARGIAn diseinatzaile-maketatzaile bila ari gara

Aldizkarian lan egiteko, bertan maketak diseinatu, edukiak maketatzeko eta sor litezkeen diseinu lanak egiteko pertsona bat bilatzen ari gara ARGIAn. Egun osoko lana izango da, Lasarte-Oriako egoitzan egitekoa.


"fauna publikoa" sailari agurra
Egizu lo lasai politikari

2018-09-23 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga
"Marrazkiekin testu eta azalpenei osotasuna ematen saiatu naiz"

ARGIAk atera berri du Landareak Lantzen 2019, hilabete bakoitzean eta astez aste, ilargia kontuan izanik baratzean egin beharreko lanak azaltzen dizkigun agenda-liburua. Bertako ilustrazioak Antton Olariagak eginak dira, beste behin. Altza Porru komikian eta iazko Landareak Lantzen agendan ere parte hartu zuen marrazkilari usurbildarrak. Aspaldian dira konplize bihurtuak Jakoba Errekondo eta biak baratzeko iraultza honetan…

Bizi Baratzeko hainbat proiektutan hartu duzu parte azken... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude