Gure Bazka: “Elkarrizketatuekin harremanetan jarri eta ikasteko modua izan da hau”

  • Hiru Damatxo ideia faktoriaren aurkezpen lana izan da Gure Bazka elkarrizketa sorta. Hamabi bideo-elkarrizketa Kepa Matxain, Lander Arretxea eta Unai Gaztelumendik ongi aukeratutako gonbidatuekin.


2016ko urtarrilaren 29an - 13:12
Kepa Matxain, Lander Arretxea, Beñat Gaztelumendi eta Mikel Roman. (Arg.: Dani Blanco)

“Saiatu ginen guretzako erreferentziazkoak ziren eta interesgarriak zitzaizkigun pertsonak zerrendatzen, kanpora begira gai eta pertsona batzuk erakusteko modua zelako, baina baita gu haiekin harremanetan jarri eta ikastekoa ere”, dio Arretxeak. Horregatik, ikus-entzunezkoetan jasotako ideiez gain, bazkalorduan banatutako hitz eta ezagutzaren plazera azpimarratu ditu.

Beñat Irasuegi, Estitxu Eizagirre, Beñat Sarasola, Lander Garro, Cat Boyd, Arantza Santesteban, Uxoa Anduaga, Gari Garaialde, Gure kabuz ala hil dokumentaleko egileak, Lorea Agirre, Iñigo Astiz eta Joxerra Garzia izan dituzte bazka. “Sail izaera emateak elkarrizketa bakoitzetik harago, guztiari beste zentzu bat, osotasun bat, ematen dio”.

Horretan utzi dute saila, “hainbat gaiekiko gure kezkak eta posizioa zein zen adierazteko ere bazirenez, ikusi genuen hamabi horiekin ukitu nahi genituen alor gehientsuenak ukituta genituela”. Orain beste proiektu batzuetan dabiltza, Hiru Damatxok dituen bi lan ildoen baitan: komunikazio zerbitzuak eta hainbat formatutako ekoizpen propioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude