Guardia Zibilak Fernando Simon jo-puntuan jarri du martxoaren 8ari buruzko txosten berri batekin

  • Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako burua kargutik kendu ostean, Espainiako Barne Ministerioaren eta erakunde polizialaren arteko ika-mikak ez du etenik. Txosten berri bat jarri du mahai gainean Guardia Zibilak eta oraingoan Fernando Simon Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Espainiako Zentroaren bozeramailea jo-puntuan jarri dute.

Fernando Simon, Espainiako Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroko bozeramailea (argazkia: Espainiako Gobernua).

2020ko ekainaren 04an - 15:58

Guardia Zibilaren eta Espainiako Gobernuaren arteko ika-mikak kapitulu berri bat izan du ostegun honetan. Espainiako Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroa dago orain begipuntuaren xedean: Guardia Zibilak idatzitako txosten berri baten arabera, zentro horrek ez du martxoaren 8ko manifestazioari buruzko informazio guztia eman, eta, beraz, ikerketarako gakoak diren "dokumentuak falta litezkeela" dio indar polizialak.

Martxoaren 8ari buruz Guardia Zibilak idatzitako bigarren txostena da eta EFE agentziak eskuratu du. Madrilgo 51 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titular Carmen Rodriguez-Medeli eman zaio dokumentu hori, lehen txostenaren hedapen gisa. Aurrekoak zeuzkan ageri-ageriko "akatsak" zuzendu dituzte, hala nola OMEk pandemia-deklarazioa urtarrilaren 30ean kokatzen zuela, eta ez martxoaren 11n, M8-tik hiru egunera.

Dokumentu berriak 200 orrialde ditu eta Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroari egindako "off the record" grabaketa bat ere agertzen da bertan. Beste pasarte batean, ikertzaileek diote uste dutela Alerta eta Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroak ez zuela pandemiari buruz duen informazio guztia eman martxoaren 8a baino lehen.

Espainiako "Estatu sakona" haserretu zuen kargugabetzea

Espainiako Gobernua eta Guardia Zibila etsaitzeko gakoa izan zen aurreko txostenean, Guardia Zibilak informazioa ezkutatzea leporatu zion Jose Luis Franco Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariari eta horren bidez lortu du Carmen Rodriguez-Medel epaileak –Guardia Zibilarekin lotura handia duenak– ordezkaria inputatu gisa deitu ahal izatea.

Rodriguez-Medelek orain arte ez du ukitu Larrialdi Sanitarioak Koordinatzeko Zentroko bozeramailea, Fernando Simon, baina Guardia Zibilak bigarren txostenean haren aurka egin du. Besteak beste, Simonek eskatutako informazioa entregatzeko izan dituen atzerapenak nabarmendu dituzte txostenean.

Dokumentu berria laster filtratu da prentsara, aurrekoa bezala. Eta lehen txostenak izan zituen ondorioak ikusita –Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak kargutik kendu zuen Diego Perez de los Cobos, Madrilgo Komandantziako arduraduna–, zenbaitek dokumentu berriaren atzean Guardia Zibilak Espainiako Gobernuari egindako ordagoa ikusi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: De los Cobos afera
2020-06-03 | Mikel Eizagirre
De los Cobosen ordezkoa izendatu arren, Guardia Zibilaren eta Espainiako Gobernuaren arteko liskarrak piztuta jarraitzen du

Espainiako Barne Ministerioak David Blanes teniente koronela izendatu du Diego Pérez de los Cobosen ordez Guardia Zibilaren Madrilgo Komandantziako buru izan dadin. Azken hori, berriz, Armen Interbentzio Zentralera bidali du Fernando Grande-Marlaska ministroak.


2020-05-29 | Aiaraldea
Guardia Zibileko goi arduradun berria salatu zuen Laudion dagoen erakunde militarreko kide batek

Felix Blazquez Guardia Zibileko 3. kargurik garrantzitsuenean kokatu berri dute. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, ofizialak deklaratu egin beharko du erakunde armatuko kide bat jazartzeagatik Laudion.


2020-05-29 | ARGIA
De los Cobos guardia zibila tortura saioetan ikusi zuen euskal herritar batek

Pello Alcantarilla preso ohiak Berria egunkariari kontatu dio 2004an Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian torturatzen zuten bitartean De los Cobos ikusi zuela: “Hor zegoen niri begira, zain, noiz etsiko nuen”. Telebistan identifikatu du guardia zibilen Madrilgo... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-05-25
Guardia Zibilen Madrilgo burua kargugabetu du Grande-Marlaskak

Diego Pérez de los Cobos Espainiako Guardia Zibilen buruaren kargugabetzea, M8-ko manifestazioen inguruko txosten batekin izan dezake lotura, hainbat hedabideren arabera. "Konfidantza falta" argudiatu du Fernando Grande-Marlaska Segurtasun ministroak.


Eguneraketa berriak daude