Guardia Zibilak 943 kontrol jarri zituen 2017an Hego Euskal Herrian

  • EAEn 539 egin zituzten eta 404 Nafarroan. Batez beste, egunean 2,6 kontrol jarri zituzten.


2018ko uztailaren 26an - 09:26
Guardi Zibila kontrola lortu du informazioa (Argazkia: leonnoticias)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Diputatuen Kongresuko EH Bilduko kide Marian Beitialarrangoitiak egindako galdera baten erantzuna izan dira Gobernuak emandako datuak.

Urtarrila izan zen kontrol gehien jarri zituzten hilabetea (196) ekaina eta uztailean jarri zituztenen hirukoitza eta abuztutik urte bukaerara gelditzen ziren hilabeteen laukoitza.

Urtarrilaren 31n Guardi Zibilaren kontrol batek Argantzunen eragindako istripuaz galdetuta, Gobernutik esan dute agenteak “egoki” jarrita zeudela eta istripuaren berri izan zutenean kontrola utzi eta laguntza eskaintzera joan zirela. Baina lekukoen arabera, guardi zibilen kontrolak eragin zuen istripua.


Irakurri gehiago: kontrolak Gizartea Migrazioa
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...