Migratzaile gazteek bizi duten egoera salatu du Xuti Gaztek Hendaia eta Irun arteko mugan

  • Salatu dute mugan hil diren etorkinak "mugaren gaineko neurri politikoen emaitza" direla, eta Ipar Euskal Herrira iristen direnek ere "muturreko egoerak" bizi dituztela.

Hendaia eta Irun arteko mugan egindako ekintzetako bat. (Argazkia: Xuti Gazte)

2023ko otsailaren 27an - 11:26
Azken eguneraketa: 16:54

Etorkin gazteek bizi duten egoera salatu, eta horren aurrean hainbat aldarrikapen mahaigaineratu ditu Xuti Gaztek. 30 gazte inguru elkartu dira Hendaia eta Irun arteko mugan, larunbatean.

Azken bi urteetan zazpi pertsona hil dira muga pasa nahian, eta beste hiru muga pasa ondoren. Salatu dute heriotza horiek ez direla "istripu hutsak, mugaren gaineko neurri politikoen emaitza" baizik. Beren hitzetan, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga Poliziaren kontrolpean dago duela hainbat hilabetetik, eta etorkinak dira neurri horien kaltetuenak. Izan ere, Poliziaren kontrolen ondorioz, muga igarotzeko bide arriskutsuagoak hartzen dituzte etorkinek.

Ipar Euskal Herrira iristea lortzen dutenen artean ere, horiek "instalatzeko trabak" baino ez dituztela salatu dute, "atxiloketak, prekarietatea edota kanporaketak", besteak beste. Mugako zubitik gertu dagoen erretentzio zentroa jarri dute horren adibide gisa, bertako etorkinek pairatzen dituzten bizi baldintza txarrek azken urteetan "muturreko egoerak" eragin dituztelako.

Azaldu dute etorkin gazteen kasuan "are bortitzagoa" dela egoera. Diotenez, nahiz eta adin txikikoen eskubidea den eskolaratzea eta kanporatuak ez izatea, ez da beti betetzen.

Erabakiak Euskal Herrian

Xuti Gaztek "harrera herria eraikitzen" jarraitzeko prestutasuna adierazi du, baina onartu du ezin duela "aurrerapauso handirik" eman mugen gaineko erabakiak Parisetik hartzen diren bitartean. Horregatik, mugaren gaineko erabakiak Euskal Herrian hartu behar direla aldarrikatu dute.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: kontrolak
2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Texasen “harresi flotagarri” bat eraikitzen ari dira, migratzaileei bidea oztopatzeko

Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.


Azerbaijango migrante bat kanporatua izateko arriskuan dagoela salatu du Eskuz esku elkarteak

Lekornen bizi den Azerbaijango migrante bat kanporatua izateko arriskian dagoela salatu du Eskuz esku elkarteak. Apirilaren 23an atxilotua izan ondoren 45 eguneko epea eman zioten Frantziar Estatutik alde egiteko. Elkarteak elkarretaratzea deitu du maiatzaren 12rako... [+]


Pandemia betean, migratzaileak atxikitzeko zentroak ixteko eskatu dute

Migratzaileak pilatuta eta baldintza negargarrietan dituzten Frantziako Estatuko zentroak (CRA) hustu eta ixteko eskatu dute, tartean Hendaiakoa, gainerako herritarrak konfinatuta dauden bitartean koronabirusaz kutsatzeko arrisku itzela baitute horietan. Macronen formula... [+]


Guardia Zibilak 943 kontrol jarri zituen 2017an Hego Euskal Herrian

EAEn 539 egin zituzten eta 404 Nafarroan. Batez beste, egunean 2,6 kontrol jarri zituzten.


Eguneraketa berriak daude