Azerbaijango migrante bat kanporatua izateko arriskuan dagoela salatu du Eskuz esku elkarteak

  • Lekornen bizi den Azerbaijango migrante bat kanporatua izateko arriskian dagoela salatu du Eskuz esku elkarteak. Apirilaren 23an atxilotua izan ondoren 45 eguneko epea eman zioten Frantziar Estatutik alde egiteko. Elkarteak elkarretaratzea deitu du maiatzaren 12rako Baionan.


2021eko maiatzaren 12an - 12:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tofig Guliev apirilaren 23an Itsasun atxilotu zuten aduanako kontrol batean. Uztaritzeko polizia-etxera eraman eta ordu gutxira aske utzi zuten. 45 eguneko epea eman zioten herrialdetik irteteko eta bertara itzultzeko debekua inposatu zioten. Guliev Azerbaijangoa da, bi haurren aita da eta duela urtebete inguru bizi da Lekornen. 

Eskuz esku elkarteak laguntza material eta humanitarioa eskaintzen die Ipar Euskal Herrira iristen diren migratzaileei eta franziar lurraldetik alde egiteko Gulievi ezarritako agindua salatu du. Familiako kideek babes politikoa eskatu zuten Frantziako Estatura iritsi bezain laster, baina txostena osorik ez betetzeagatik erregulazio eskaera egin gabe geratu zen, eta elkarteak dioenez horregatik jaso du orain "zigor bortitz hori".

Elkarte eta abokatuaren laguntzarekin errekurtsoa jarri diote erabakiari, baina administrazioak erabakia bere horretan mantendu du. Gulieviren egoera salatzeko eta ezarrri dizkoten neurriak baliogabetzea eskatzeko elkarretaratzea deitu du elkarteak maiatzaren 12an, 17:00etan Baionako suprefeturaren aurrean. 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!