Greziak Idomeniko kanpalekua desegingo du datozen egunetan

  • Greziako agintariek adierazi dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekua husten hasiko dira gradualki hurrengo egunetan.


2016ko maiatzaren 23an - 12:51
Idomeniko kanpalekua husteko operazioa laster hasiko da Greziako Gobernuaren arabera (argazkia: Freedom House).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, poliziaren eta Gobernuaren iturriek astelehenean baieztatu dute orain Idomenin dauden 8.400 lagun inguru beste kanpaleku batzuetara bidaliko dituztela. Kokalekurik zehaztu ez duten arren, duela gutxi antolatu dituzten guneetara eramango dituzte agintarien arabera.

Giorgios Kyritsis Greziako Gobernuko bozeramailearen arabera, datozen bi egunetan hasiko da operazioa.

6.000 lagunentzat dago lekua kanpaleku berrietan Kyritsisek azaldu duenez eta plaza gehiago prest izango dira laster.

Istiluetarako ekipatutako polizia unitateak bidali dituzte astelehenean Greziako hainbat lekutatik Idomenira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!