Eitb.eus-ek argitaratu duenez, Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei ikuskizuna debekatzea eskatzeko.
Honela dio Eitb-ren albisteak:
Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta hiru aldundiei Gorriti eta bere animaliak haur-ikuskizuna debekatzea eskatzeko. Umeek basurdekume txikiak eta beste "animalia babesgabe" batzuk "jazartzen" dituzte, plataformak salatu duenez.
Ana Moreno plataformako bozeramaileak agiri batean azaldu duenez, ikuskizun ibiltariak "Animalien Babeserako Euskadiko Legea urratzen" duela "bistakoa" da. Euskal Herriko herri batzuek ikuskizuna hartu ohi dute udan. Konkretuki, araudiko 4.2 artikulua urratzen ari direla azaltzen du Morenok.
Gorriti eta bere animaliak ikuskizun "lotsagarria" dela salatu du plataformak. "Haurrentzako ekitaldi bat bezala mozorrotuta", Euskal Herriko jaietan ibilbidea egiten du, "zaratarekin eta musikarekin herriz herri animaliak jazarriz eta estresatuz".
Plataformaren hitzetan, ikuskizunean "basurdekume oso txikiak" askatu eta "umeek harrapatzen dituzte". Animaliek "ikaratuta korrika egiten dute", erantsi duenez. Era berean, hilabete eskaseko zekorrekin sokamuturrak egiten dituzte, eta oilarren arteko borrokak, haurren "harriduraren" aurrean.
"Ikuskizun iraingarria debekatzeko" eskatu du plataformak. Zentzu horretan, erakunde publikoek legea betearazi eta umeen hezkuntza bermatu behar dutela gogorarazi du. Haurrak errespetuan hezi behar direla gaineratu du, ez "animalia babesgabe batzuen sufrimenduarekiko mespretxuan".
Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.