Estatu Batuetan etxeen prezioak hondoratzen ari dira, askok beren bizilekua galdu behar dute hipotekari aurre egin ezinik, burtsa ahulduta dabil... eta bitartean hiru artekarik 4.000 milioi dolar irabaziarazi dizkiote Goldman Sachs multinazionalari, berentzako sekulako eskupekoa lortuz.
Subprime motako hipoteken krisia hilgarria suertatu da askorentzako. Etxea galdu dutenentzako edo laster enkantean ikusteko arriskuan direnentzako, horientzat seguru. Baina berme gutxiko hipoteken gainean etekinak sortzeko banku eta klase guztietako funtsek arkitektura sofistikatua zeukaten antolatuta, eta udatik hona finantzen mundu osoa astindu du subprimeen porrotak sortutako tirainak.
Hondamendiaren erdian –eta ez ahaztu oraindik bankuek beren galeren %25 baino ez dutela aitortu, ekonomiako agintariek abisatu dutenez– finantzetako enpresa erraldoi gehienek galerak bildu dituzten hilabete gorrietan, Goldman Sachs korporazioak aspaldiko irabazirik handienak eskuratu ditu. Azaroaren 30ean bukatzen zitzaion urte fiskalean 11.500 milioi dolar irabazi zituela deklaratu zuen, horietatik ia 4.000 milioi azken hiruhilabetekoan. Alegia, konpetidore gehienek galerak egin dituzten hilabeteetan. Eta honetan datza albistearen mamia: nolaz lortu du balentria hori Goldman Sachsek?
Erantzuna apustuetan datza. Labur esanda, urte hasieratik diru asko jokatu zuelako aukera honen alde: baietz subprime hipotekek porrot egin. Gezurra dirudien arren, jokoan oinarritzen baita burtsan mugitzen den aberastasunaren zati handi bat.
Burtsan saldu eta erosten diren finantz produktu eratorrien artean, bada bat swap deitzen dena. “Trukea” esan nahi du ingelesez baina mundu osoan swap deitzen zaio, baita frantsesez eta gaztelaniaz ere. Gaztelaniazko Wikipedian honela definitzen dute: kontratu bat da, zeinetan bi aldeek adosten duten dirutza jakin batzuk trukatzea etorkizunean. Gehienetan etorkizuneko diruok lotuta daude interes tasei, baina oro har swap deitzen zaio edozein aldagairi lotuta geroko data jakin baterako adosten den salerosketari. Apustuari alegia, zeren eta denborarekin gauzak nola doazen –interes tasak edo neurritzat hartu den beste edozein aldagai– bietatik bat izango baita irabazle, eta bestea galtzaile.
Aldagai horietako bat subprime hipoteken egoera zen. Aspalditik kutxa eta bankuek espekulazioa egin dute herritarrok etxebizitza erosteko erosten genien hipotekazko kredituarekin. Gutako bakoitzak zorra hamabost, hogei edo hogei urterako hartzen genuenez, bankuek zor horiek –berme moduan ipini ditugun etxeak barne– beste bezero batzuei saltzen zizkieten, eta hauek askotan harantzagoko beste batzuei... katea luzatuz. Etxebizitzen prezioek beti gora egiten zutenez, txarrenean ere hipoteka exekutatu eta hala ere dirua egiteko itxaropenean.
AEBetako hipoteka ustelak –zerbaitengatik deitu zaie “zabor hipotekak”– gainbehera hasteko lehen keinuak egiten hasi zirenean, banku eta finantz korporazio handiek ekin zioten arriskuak berdintzeko jokaldiak antolatzeari. Pilota partidan tantoetan aurretik doana makaltzen hasten denean artekariek egiten duten gisan, badaezpada ere atzetik doanaren alde zerbait jokatu. Goldman Sachsek erdiz erdi asmatu du maniobra horretan diru asko jokatzean.
Hiru gizonez osatutako ekipo batek lortu du beren enpresari hiruhilekoan ia 4.000 milioi dolar irabaziarazi eta hiruetako bakoitzaren sakelera hamarna milioi eramatea. The Wall Street Journal egunkariak beren izenez aipatu arte ezezagunak ziren hiru mousquetaire hauek txiki utzi dute Georges Soros espekulatzaile famatuak 1992an lortutakoa, honek orduan libra esterlinaren kontra apustu eginez ez baitzuen 1.100 milioi dolar “baizik” irabazi.
The Wall Street Journalen Kate Kellyk eta The Independenten Stephen Foleyk idatzi dutenetik jakin dugu azken urteotan finantzetako korporazioak oso daudela kezkatuta beren inbertsioen arriskuez. Kolpe handiak jasan izan dituzte oso erabaki lanjerosak gizaki bakarren eskuetan zirelako, etekin handiak ematen dituzten espekulazio operazioetan. Denek aipatzen dute Nick Leeson. Barings Bank diruetxean, Singaporen, espekulaziozko salerosketan ari zen eta nagusiak konturatu zirenerako ordura arte irabazi handiak eman zizkien gizonak kolpe batean 827.000 milioi libra galdu eta bankua errekara eraman zuen. Horrelako porrot gehiago izan dira gero ere.
Goldman Sachs korporazioan Dan Sparks, Josh Bimbaum eta Michael “Sweeny” Swenson buru zituen ekipoa indartu zuten, sistema informatiko sofistikatuez lagunduta enpresaren arriskuak uneoro neurtu eta horiek orekatzeko operazioak antolatzeko.
Ekipo honen meritua izan omen da subprime motako hipoteketan arazoak –ordaindu ezinak, alegia– hasi bezain azkar ohartzea etor zitekeen krisiaren sakonaz. Goldman Sachs gero eta diru gehiago joan zen jokoan jartzen, orduan inork gutxik sinetsi zezakeen egoera baten aldeko apustua eginez: baietz mota honetako hipoteken prezioek behera egin.
Beste banku eta finantz korporazioek ere jokatu izan dute dirua norabide berean, eta honek lagundu die udaz geroztik etorri diren galerak hein batean xukatzen, baina inork ez zuen Goldman Sachsek bezain ausart jokatu. The Wall Street Journalek meritua egotzi die izarretik izarrera lana beltz egin duten hiru exekutiboei, negozioetarako usaimen fina, tresna informatiko puntakoa sortzeko trebezia eta bankuetan kontserbadoreak izan ohi diren buruzagiak konbentzitzeko adorea eduki dutelakoan.
Beste batzuek, aldiz, mesfidantza handiagoz begiratzen diote Goldman Sachsek lortutako mirakuluari. Ala udatik honantz galerak aitortu beste biderik izan ez duten gainerako erraldoiak zozoagoak ote dira, bada? Ez ote du korporazioko artekari bizkor horien punteria onak zerikusirik Goldman Sachseko lehengo lehendakari Hank Paulson orain George Bushen Ogasun sailburu izatearekin? Zeren eta Paulsonek, onenean ere, enpresan dituen akzioen prezioak goraka ikusi ditu, kreditu ustelei aurre egin ezin dieten herritar asko etxea galtzeko zorian diren bitartean.
Badu gai honek beste alderdi istilutsua. Honela formulatu du The Wall Street Journalen Kate Keelyk: “Goldmanen garaipenak subprimeen porrotari irabaziak ateratzerakoan behartzen gaitu galdetzera ea nola orekatzen dituen korporazioak alde batetik bere akziodunekin dituen erantzukizunak eta bestetik bezeroekin dituenak. Goldmanen hipoteka departamenduak jarraitu zuen saltzen subprimetan eta bestelako kredituetan oinarritutako bono, CDO eta bestelako balore konplexuak. Balore hauek 2007an hondoratu direnean, Goldmanen bezero askok sekulako galerak nozitu dituzte. (...) Zergatik eskaintzen zizkien Goldmanek balore horiek bere bezeroei, bitarte horretan etxeko artekari batzuk balore horien hondoratzearen aldeko apustuak egiten ari zirenean?” The Independentek tituluarekin erantzun dio: “$4 bn killing”. Killing: altxorra eta hilketa.
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".