Goiz Berri: “Parte hartzeko eskariari entzuleek emandako erantzuna baikorra izan da”

  • Goiz Berri irratsaioan emandako albisteekin esnatzen dira goizero Gure Irratia, Antxeta Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratiko entzuleak.


2016ko urtarrilaren 29an - 13:19
Kriztof Arotzarena, Battitt Crouspeyre eta Arantxa Idieder. (Arg.: Dani Blanco).

07:00etan ekiten zaio egunari, Kriztof Arotzarena eta Battitt Crouspeyren ahotsean, eta ostiraletan Arantxa Idiederrek hartzen du bietako baten lekua.

Ipar Euskal Herria, Hegoaldea eta mundu mailako albisteak dituzte ardatz eta gaurkotasunaz informatzea helburu. “Egunero erredakziotik bidaltzen diguten erreportaje bat dugu Ipar Euskal Herriko gai bati buruz, nazioarteko albisteak saioan bi aldiz, euskal prentsaren irakurketa eta gonbidatu bat aktualitateari lotua egunero 15 minutuz”. Astean behin gai sozial, zuzenbideko edo ekonomikoez kronika bat ere izaten dute.

Denboraldi berriko erronka entzuleei boz gehiago ematea izan da: “Astelehenero entzule batek txiste edo istorio bat kontatzen digu hurrengo asterako beste norbait izendatuz. Asteartero beste batek bere iritzia ematen du aktualitateari lotua. Alde horretatik erantzuna baikorra izan da”. Mugikorraren edo sare sozialen bitartez parte hartzea, aldiz, gehiago kostatzen ari zaie.

Guzti horri buruzko informazioa emateko lekua bilatzen dute astelehenetik ostiralera 09:00ak bitarte. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude