Glifosatoa, europar baratzeetatik desagertzear?

Europar Batasunak urtea amaitu baino lehen erabaki behar du glifosatoa –munduan gehien saltzen den herbizida– erabiltzeko baimena luzatuko duen ala ez.  Monsantok 70eko hamarkadan merkaturatutako substantzia 40 enpresak baino gehiagok saltzen dute gaur egun; “segur aski minbizi-eragilea” dela esan zuen  Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak 2015ean. Bitartean, 1.300.000 europarrek sinatu dute herbizidaren baimena berriztearen aurka –irudian sinadurak  jasotzeko Bruselan egin duten ekimenetako bat–. Bide beretik joko du Frantziako Gobernuak: glifosatoaren kontra bozkatuko duela jakinarazi berri du Nicolas Hulot Trantsizio Ekologikorako ministroak.

Argazkia: Geert Vanden Wijngaert (Avaaz)
Testua: Unai Brea

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.