Gipuzkoan agroekologian ari diren nekazariek asanbladan jorratzen hasi diren bidea aurkeztuko dute urriaren 1ean

  • Urriaren 1ean, Donostian, prentsaurrekoan bilduko dira Gipuzkoan agroekologian ari diren ahalik nekazari gehien: "Azken urteetan lehen sektorean lanean hasi garen gazteak nahiz 40 urte honetan daraman jende helduagoa, guzti horiek batzea da helburua" azaldu du Baserria XXI elkarteko kide den Ane Gorosabelek. Baina zer da Baserria XXI?


2016ko irailaren 27an - 07:09

“Gipuzkoako lehen sektorean harreman sareak nahikoa josita ez zeudela ikusita, horri erantzun bat emateko helburuarekin hasi ziren mugitzen hainbat baserritar”. Horrela azaldu digu Ane Gorosabel Baserria XXI elkarteko kideak beraien hastapenez galdetu diogunean.

Izan ere, azken urteetan sortu den dinamika berria da Baserria XXI, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzea sustatzen duen proiektua. Gipuzkoako nekazaritzak eragile berri baten beharra zuela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea eta elkartzea izan zen lehen lana.

Beste ezer baino lehen, elkar ezagutu

Hutsetik hasita, lehen asanbladak baserritarrek elkar ezagutzeko izan ziren batez ere: nortzuk ziren aurkeztu, zer egiten zuten azaldu... Baserritar askok hartu zuten parte hasierako asanblada horietan, Gorosabelek azaldu digunez.

Elkarte berriaren sortze prozesua dinamizatzeko, Joxemi Zumalabe Fundaziokoen laguntza jaso zuten baserritarrek. Antolatutako hainbat saiotan izan zuten aukerarik partekatzen zituzten zailtasunak eta hutsuneak identifikatzeko. Bestalde, elkartearen barruan lantaldeak zehaztu zituzten: desobedientzia, presioa eta okupazioa, formazioa eta sareak jostea eta antolaketa eredua eta merkaturatzea.

“Baserria XXIen funtzionatzeko modua asanblearioa da: lantalde bakoitzak ordezkariak ditu, txandakakoak direnak, eta hileroko bileran parte hartzen dute ordezkari horiek, kudeaketa lana egiteko”, dio Gorosabelek.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Agroekologia
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


2024-04-12 | Estitxu Eizagirre
Esti Besa, ardogintzaz
"Upategietan parakaidisten eredua nagusitu da"

Ardogintza borborka dago: mundu mailan gaineskaintza dagoela-eta, iaz milaka litro erosi zituen Jaurlaritzak destilatzeko. Espainiako Gobernuak diruz lagundu zuen mahats berdea lurrera botatzea. Aurten ere antzeko neurriak hasi dira agertzen. Baina nola iritsi gara egoera... [+]


Eguneraketa berriak daude