Gipuzkoa Zutik-en egitaraua egunez egun

  • Hona hemen hurrengo egunetarako mugimenduak prestatu duen egitaraua. Etengabe osatzen joango denez, egunero joango gara aldaketak gehitzen.


2016ko ekainaren 08an - 06:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ekainaren 17a (ostirala):

- 11:00 Espainiako errege-erreginei ongi etorria Zuloaga plazan (San Telmo)
- 17:00 Bufoi tailerra
- 19:00 Gipuzkoar guztien asanblada Bulebarrean. Ekarri lozakuak eta bizipoza!

Ekainaren 18a (larunbata): 

- 12:00 Donostiako metroaren aurkako manifestazioa
- 15:00 Zubietara martxa bizikletaz. Ekarri lozakuak eta bizipoza!
- 16:30etan Zubietako plazatik abiatuta, txangoa erraustegia egin nahi duten zonaldera. Ekarri aitzurra eta landatu nahi duzuna!
- 18:00 Mahai-ingurua: Zubietako herritarrak, OEIT Medikuak eta Errausketaren aurkako mugimenduko kideak elkarrizketan: talde bakoitzaren orain arteko urratsak eta aurrera begirako asmoak.
- 19:00 Hitzaldia: Zubietan egin nahi duten makrokartzela eredua aztergai
- 19:30 LUR kultur ikuskizuna, Errausketaren Aurkako Aiztondoko Plataformaren eskutik.
- 20:30 Herri afaria, Zubietako herritarrek maitasunez prestatua
- Afalostean: Gipuzkoa Zutik kantaldi herrikoia eta momentu onenen bideo emankizuna

Ekainaren 19a (igandea):
- 9:00-11:30 Belartzako proiektuaren aurkako kontzentrazio-mendi martxa, Eguzkik deituta. Zubietatik bizikletaz Añorgara. Donostiatik datozenentzat, Eguzkik deitzen du 8:43 am trena hartzera Eason.
- 12:00 GuraSOSek deituta "desfilea" Antiguatik erraustegiaren aurka. Helduak beltzez eta umeak txuriz jantzita.
- 13:00 Errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea Bulebardean, Gipuzkoa Solidarioa plataformak deituta.
- 19:00 Asanblada

Ekainaren 20a (astelehena):
- 19:00 Asanblada
 
Ekainaren 21a (asteartea):
- 19:30-21:00 Martxa ixila bulebarretik Gladys enea parkeraino.
 
Ekainaren 22a (asteazkena):
- 17:00-19:00 Desobedientzia zibil tailerra. Dinamizatzaileak: Irati Tobar eta Jone.
- 19:00 Asanblada
Ekainaren 23a (osteguna):
- 17:00-19:00 Plazak, gorputzak geureak dira. Mugimendu tailerra. Dinamizatzaileak: Edur Epelde eta Elen Kortajarena
- 19:00 Asanblada
 
Uztailaren 2a (larunbata):
- 9:00etatik 18:00etara: Topa! Openspace, gune irekia. Dinamizatzailea: Emanhar gizarte ekintza elkarteko Iratxo.
 
 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Erregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan

Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]


2017-05-28 | Dani Blanco
Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa argazkitan

Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.


Gipuzkoa Zutik-ek lortu du errausketaren protesta eramatea Zubietako plantaren ‘zero eremu’raino

Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]


2017-05-26 | ARGIA
Ilara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’

60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]


2017-05-19 | ARGIA
Martxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako

“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]


Zubietan obrak hastear direla eta, ‘erresistentzia fasea’ abiatu du Gipuzkoa Zutik-ek

Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.


Gipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”

Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.


Gipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du

Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.


Haizea Núñez, abokatua
“Epe luzerako estrategiak behar ditugu herri mugimenduetan, beti erantzuten ez aritzeko”

Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude