EAJk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan 2012an lortu zituen eserleku kopuru bera mantenduz (9).EH Bilduk eutsi dio Elkarrekin-Podemosen sarrerari eta eserleku bat galduz (8) bigarren indarra da jeltzaleengandik gertu. Azpimarratzekoa da PSE-EEk izan duen galera: 2012ko hauteskundeetan lortutako bozen %42 galdu ditu. Hala, Elkarrekin-Podemosek hirugarren lekua kendu die sozialistei 48.338 lagunen babesarekin.
EAJ irabazle izan da Gipuzkoako herririk jendetsuenetan. Donostia garaile argia izan da gainerako alderdi politikoei alde handia aterata (bigarren indarrak, EH BIlduk, baino 13.000 boz gehiago). Irun, Eibar, Arrasate, Zarautz eta Hondarribian ere jeltzaileak izan dira nagusi. Orereta, Hernani, Bergara edo Azpeitian, esaterako, EH Bilduk eskuratu du boz gehien. 17.000 bat boz galdu ditu Arnaldo Otegiren eta Maddalen Iriarteren zerrendak Gipuzkoan. Tarte txikida dago bi indarren artean, 19.000 boz inguru.
Gipuzkoako udalerri guztietako lehen indarra bi alderdi abertzaletako bat izan da, salbuepen bakar batekin: Lasarte-Oria sozialisten esku mantendu da oso tarte txikiarekin bada ere. Horren azalpena sozialisten jaitsieran aurkituko dugu. Idoia Mendiaren alderdiak 2012an lortu zituen bozen %42 galdu du. Esaterako, Arrasaten, Tolosan edo Zarautzen bozen erdia galdu dute sozialistek.
Podemos indartsu sartu da Gipuzkoan, baina inkestek aurrikusten zutena baino indar txikiagorekin. 48.000 boz lortu dituzte eta Gipuzkoako hirugarren indarra bilakatu dira 3 eserlekurekin.
Popularrek azken urteotako beheranzko joera errepikatu dute. Eserleku bat eta 6.000 lagunen babesa galdu dituzte.
AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]
Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.
Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]
Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?
Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]
Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]