Inertziari so eginez idatziz, gaurko hasiera koronabirusa aipatuz beharko du izan, eta nola ez, zartada honen ondorio ikaragarriak gainditzen dituztenei nire zoriona agertuz. Norbaitzuk diotenez, askok uste baino nabariagoak litezke ondorengo aldaketak, bainan nire ustez, –gogorrak izan arren– ez dira belaunaldi asko behar izango, betiko lehentasun eta arazoak, aurrez aurre ikusteko.
Dena dela, eta, nahiz horrelako astinduak ez ditugun behar bezala ezagutzen, nabaria da bide ezberdinetik doazenak ba direla. Eta, nahiz itxuraz denen ardura izan egoera onetik zutik ateratzea, baita bide beretik urratsak ematea, ez dira denak bide hori jorratzen hari direnak. Eta ez da harritzekoa.
Badakit -denak batera- egin behar horrek ez duela tokirik utzi nahi, sator lanean ari direnen helburuak mahai gaineratzea. Baina –besteak beste– pandemia onek sortu duen agintearen erabateko zentralismoak, garai bateko bide zaharren balioa gaurkotzeko erabiltzen ari da Estatu espainiarra. Edo ez?
"Teorian nik baino informazio gehiago dutenak, –Madrilen duela gutxi negoziatu dutenek– isil isilik daude, batzuk eta besteak, ez baitira denak traineru berekoak"
Lehen aipatutako inertzia bazterrean uzten badugu, konturatuko gara giro politikoa berotzen hasia dela, eta ez dakit zenbait gauza aldatzeko zorian bizi garela diotenak ere badira. Beharbada ez kalte egitekotan, baina uste dut, agian sobera arin eta azaletik ez ote garen egoeraren aldaketa “sumatzen” ari.
Egia da, aldaketak izan badaude, nire herrian, espainiar armadako hainbat militar dabiltza gora eta behera, nahiz desinfektatzeko tren geltokirik ez izan. Baita mugan kanpalekua ezarri. Horrelakorik ez genuen ikusi azken berrogei ta hamar urtean. Beraz egia da, aldaketak badaude.
Bide horretatik gauzak okertzen lagundu baino lehen, non, nola eta norekin bizi garen ezin dugu baztertu. Espainian egun indarrean dagoen sistemak -gaur egun, gaur bertan- ehundaka preso politiko ditu, beraz zerbait aldatzen ari da, bai, baina aldatu behar direnak, ez... Gehiago sakondu aurretik, eta orain artekoak, kontutan harturik, galdera bat merezi du: zergatik, zergatik orain?
Teorian nik baino informazio gehiago dutenak, –Madrilen duela gutxi negoziatu dutenek– isil isilik daude, batzuk eta besteak, ez baitira denak traineru berekoak.
Litekeena da erabakiak hartzeko ardura dutenek, -gaur egun- aurrera egiteko tresna eraginkor eta egokiena, hautestontzira hurbiltzea dela, geldirik eta iskanbila handirik gabe. Beraz, Madrilen izandako negoziaketaren ondotik abian ezarritako zentralismo -ia frankista- Lurralde Autonomoak erabat indargabetuz, kasualitatea da, edo ez? Agian bai, izaten alda, bale, baina gezurtiak ez ditut batere maite.
Ez dut uste bide egokia denik, horrelako erabakiak hartzen direnean esaten ari bai gara, bozka gehien ematen duen bidea jarraitu behar dugula, gero gure egitasmoa garatu ahal izateko, eta hori ez da bidea. Beste batzuena bai, nirea ez.
Nik ikusten dudana da, demokraziaren adigai bera manipulatua dagoela hasieratik. Gauzak argi esatekotan, frankismoaren oinorde zuzena ziren –eta diren– batzuk, hainbat egitasmo kanpoan utzirik, osatzen dute joko bat, espazio eta araudi batekin. Zuretzat, niretzat eta beste batzuentzat. Gero esaten dute; etorri, joka ezazue gurekin, “gure” jokoa. Baina jokoak, jokoaren definizioaren hasi beharra zeukan, demokrazia izatekotan. Eta ez da horrela izan.
Egunero entzuten ditugu –gero eta maizago– demokraten esatariak bere “ebanjelioa” oihukatzen; hau ez da onartzen, hura ezin dezakezu esan, beste hura debekatuta dago, gure zigorra demokraziaren babesle da. Eta kito, ez dago besterik.
Hori ez da demokrazia eta horiek ez dira demokratak. Demokraziak egin behar duen lehenengo gauza, demokrazia posible egitea da. Eta nork esango nau niri, PP eta Vox La Moncloan egonik, egiten dela posible demokrazia?
Hemen gertatu dena da, jende batzuk pentsatu zutela demokrazia ere, diktaduraren pare, kolpe batekin instalatu eta konponduta geratzen dela. Baina oker daude, diktadura bai, baina demokrazia ez.
"Hemen gertatu dena da, jende batzuk pentsatu zutela demokrazia ere, diktaduraren pare, kolpe batekin instalatu eta konponduta geratzen dela. Baina oker daude, diktadura bai, baina demokrazia ez"
Hain jantziak omen diren pertsonak jakin beharko lukete ba, konstituzioarekin hasi besterik ez dela egiten demokrazia bat. Beraz, beste hasiera bat bilatu behar dugu. Hemen gertatzen denak antza gutxi bait dauka demokraziarekin. Beste gauza da, sistema honekin agintzen eta gizentzen ari direnak, ezer aldatzea nahi ez izatea. Eta hor dago arriskua.
Madrilera begira, oraingoz dagoen “sozialismo” bakarra eta bide posible bakarra, badirudi hori dela. Bere alderdi negatibo askorekin, jakina. Baina alderdi negatiboak ikaratzen duten politikari abertzaleak egin behar duena da, lehen bait lehen, etxera joan.
Alderdi negatibo gabeko errealitate politiko-sozialik ez dira irudikatu ere egin behar. Horiek liburuetan bakarrik ikusten dira. Beraz, ez da komeni, ideala eta posiblea, ez dira identifikatu behar inoiz, egoera politikoaren analisian. Utopiak gau beltza argitzeko balio du, baina ez helburuen kapitulu bihurtzeko.
Itsasoan ez da erraza izaten ontzia zuzen eramatea, eta poliki, poliki, norabidea aldatzen joan behar izatea ez da harritzekoa, batez ere zakartzen danean. Baina hori, zakartzen danean. Itsaso zabalean, bare eta urdin dagoenean, norabide aldaketak gezurretan oinarritzen dira. Eta nik, gezurtiak ez ditut gogoko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]