Gezurrak hanka motz


2024ko apirilaren 09an - 09:49

Jokin Bildarratzek aurrematrikulazio kanpainan ikasle berriek anai-arreben eskolan plaza bermatuta izango zutela zin egin zuen. Hitz polit asko entzutera ohituta gaituzte politikariek, baina errealitatea oso bestelakoa izaten da gehienetan. Gezurrak hanka motz.

Nire arrebaren bi alaba nagusiek Gasteizko Toki Eder ikastolan ikasten dute eta seme txikia kanpoan geratu da, beste hamabost familia bezalaxe. Etxetik kilometro eta erdira duen Sansomendi eskola esleitu diote behin-behinean.

Sare publikoko plaza eta gelak bermatu behar dira, sare publikoak izan beharko lukeelako Hezkuntza Sailaren lehentasuna. Noiz arte sufritu beharko ditugu itunpekoa babesten eta betikotzen dituzten neurriak?

Euskal Eskola Publikoan gelak itxi eta eskolak batzeko proiektuak dauden bitartean itunpeko eskola batzuei finantzazioa ematen diete eraikin berriak eraiki eta euskara bermatzen ez duten eredu erdaldunak bultzatzeko. Segregazioa eta gizarte arrakala konpontzeko premiazko neurriak behar dira, eta ez inolako ekarpenik egiten ez duten galdetegiak. Sare publikoko plaza eta gelak bermatu behar dira, sare publikoak izan beharko lukeelako Hezkuntza Sailaren lehentasuna. Noiz arte sufritu beharko ditugu itunpekoa babesten eta betikotzen dituzten neurriak?

EAEko hauteskunde kanpaina betean gaude. Gogora ezazu: ez eman botoa sare publikoa suntsitzen duten alderdiei. Euskal Eskola Publikoan murrizketarik ez!

Mitxel Elortza

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Eguneraketa berriak daude